Wayne's World (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:18, 22 urtarrila 2016

Wayne's World (euskaraz Waynen Mundua) 1992ko Penelope Spheeris estatubatuar zinema zuzendariaren umorezko filma bat da. NBC telebista kateko Saturday Night Live saioan aireratu ohi zen Mike Myers aktore eta umoristaren izen berdineko Wayne's World umorezko ikuskizunean oinarritua dago. Bertan, Mike Myers, Dana Carvey, Rob Lowe eta Tia Carrere aktoreek antzeztu zuten.

1993an Wayne's World 2 izeneko jarraipena izan zuen.

Argumentua

AEBtako Illinois estatuko Aurora udalerrian egoitza duen kableko telebista kate bateko Benjamin Kane (Rob Lowe) exekutibo garrantzitsuak Wayne (Mike Myers) eta Garth (Dana Carvey) gazte erosko eta xelebreei bere katean heuren gaueko ikuskizun bitxia aireratzeko eskeintza erakargarria egin die, bi gazteak haien zorteonaz txunditurik gelditzen dira. Baina arrakastarako bidean zailtasunak, tentazioak eta festa basatiak topatuko dituzte. Ahal izango ote du Waynek Cassandra (Tia Carrere) rock jainkosa ederraren maitasuna lortu? Ahal izango ote du Garthek donuts-dendan bere ametsetako neskarekin (Donna Dixon) larrua jo?

Aktoreak

Kanpo loturak