Wilhelm Raabe

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 22:36, 27 apirila 2015
Wilhelm Raaberen erretratua

Wilhelm Raabe (Eschershausen, Braunschweig, 1831ko irailaren 8a - Braunschweig, 1910eko azaroaren 15a) alemaniar eleberrigilea izan zen. 1857. urtean argitaratu zuen lehen eleberria: Die Chronik der Sperlingsgasse (Txantxangorrien kaleko kronika), Jakob Corvinus ezizenaz. Eleberri eta kontakizun-liburu ugari idatzi zituen, erdi mailako gizartearen arazoak eta gorabeherak azaltzen zituztenak. Lan nagusiak: Die Leute aus dem Walde (1863, Basoko biztanleak), Der Hungerpastor (1864, Artzain gosetia), Abu Telfan (1868), Schüdderump (1870), Horacker (1876), eta Des Reiches Krone (1873, Inperioko koroa).

Erreferentziak