Brunswick

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Brunswick

 Saxonia Beherea
Braunschweig Kohlmarkt.jpg

Brunswickeko armarria

Izen ofiziala Braunschweig
Herrialdea
Estatua
Barrutia
 Alemania
 Saxonia Beherea
Hiri barrutia
Alkatea Gert Hoffmann (CDU)
Koordenatuak 52°16′9″N 10°31′16″E / 52.26917°N 10.52111°E / 52.26917; 10.52111Koordenatuak: 52°16′9″N 10°31′16″E / 52.26917°N 10.52111°E / 52.26917; 10.52111
Brunswick non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Brunswick
Eremua 192,13 km2
Garaiera 75 m
Biztanleria 248.867 bizt. (2010)
Dentsitatea 1.295,31 bizt./km²
Matrikula BS
http://www.braunschweig.de

Brunswick[1] (alemanez Braunschweig) Alemaniako Saxonia Beherea estatu federaleko bigarren hiririk handiena da, ia 250.000 biztanlerekin. Brunswick 1918 urtera arte Brunswick-Lüneburg leinuaren egoitza ofiziala izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da ezagutzen hiriaren sorrera data, baina tradizioak dioenez 861ean sortu zen bi herri elkartuz. Herrietako bat Bruno II.a kondeak sortu omen zuen eta hortik datorkio gaur egungo izenaren lehen zatia, bigarrenak alemania behereko wik hitzak osatzen du eta "merkatarien atseden leku eta merkantzien biltegi" esan nahi baitu. Oker ibaiaren ertzeko lautadan kokaturik dago, leku ezinhobea bihurtuz merkatariek atseden hartzeko.

Brunswick, 1890-1905 inguruan

Henrike Lehoiak XII mendean bere lurren hiriburu bihurtu eta San Blasius katedrala eraiki zuen. Hiria asko indartu zen eta XIII mendean Hansa Ligan sartu zen.

Brunswick-Lüneburg leinuaren egoitza izanik Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean egon zen 1806an Napoleondar Gerrak iritsi ziren arte. 1871ean Alemaniar Inperioan sartu zen eta Lehen Mundu Gerraren ondoren Brunswick Estatu Askea osatu zuen Weimar Errepublikaren barnean.

Bigarren Mundu Gerran oso kaltetua izan zen, batez ere alde zaharra (Altstadt). Gerra bukatzean aliatuek estatu askea desegin eta Saxonia Beherea Estatuan sartu zuten. Berreraikuntza modernoa egiten saiatu ziren, autoz mugitzeko erraza izan zedin. Bonbaketetatik libratu zen alde zaharraren zati txikia da gaur egun hiria erakargarri egiten duena.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gazteluaren plaza (Burgplatz): Plazaren inguruan kokatzen dira eraikin historikoak, hala nola, San Blas katedrala (Dom St. Blasii), Hendrike Lehoiaren gaztelu zaharra (Burg Dankwarderode), XIX mendean berreraikitakoa, Udaletxe neogotikoa eta hainbat etxe berezi, adibidez Gildehausartisau etxea.
  • Merkatu zaharra (Altstadtmarkt): Bertan daude XV mendeko udaletxe zahar gotikoa eta XII mende bukaerako San Martin eliza (Martinikirche).

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriko futbol taldea Eintracht Braunschweig da, 1967an Bundesligako txapelduna izan zena, gaur egun bigarren mailan ari bada ere.

Amerikar futbol talde bat ere badu, Braunschweig Lions (2011eatik aurrera New Yorker Lions) zazpi aldiz Alemaniako txapelduna eta birritan Eurobowl txapelduna izan dena.

Hiritar ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brunswick ondorengo hiriekin senidetuta dago:[2]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brunswick Aldatu lotura Wikidatan