William Bateson
Wikipedia(e)tik
Ingalaterrako biologoa (Whitby, Yorkshire, 1861 - Surrey, 1926). Lehenengo ikerketa garrantzitsuak balanoglosoen inguruan egin zituen. Balanoglosoek notokordioa eta bizkarreko nerbio-korda bazutela frogatu zuen. Horren arabera animaliak kordatuak zirela baiezta zitekeen; horretaz, ornodunak ere kordatuen barruan sar zitezkeen, baita gizona ere. Kordatuak ekinodermoen ondorengoak direla frogatu zuen horren ondorioz. Ezaugarri guztiak ez zirela banaka jasotzen, aldiz, ezaugarri batzuk batera ere heredatzen zirela baieztatzen zuten Batesonen saioek, Mendelen herentziaren legeen inguruan eginak. Herentziaren ikerketari "genetika" izena ematea proposatu zuen, eta hala zientziaren hiztegiari garrantzizko hitz bat gehitu zion.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.