William Cobbett
Wikipedia(e)tik
William Cobbett ingeles kazetari eta politikaria izan zen (Farnham, Surrey, 1763 - Guildford, 1835). Herri-dirua beste zeregin batzuetarako erabili zuelako salaketak behartuta, Estatu Batuetara jo behar izan zuen, eta bertan hasi zen politika-lanetan. Ingalaterrara itzulitakoan (1802) toryen aldeko Weekly Political Register astekaria sortu zuen. Merke saltzen zen astekari hartatik gizarte-egoerari buruz egin zituen salaketak eta kritikak gero eta gogorragoak ziren, eta Parlamentuaren erreforma ere proposatu zuen. Langileriaren ordezkari gisa parlamentari aukeratu zuten 1832. urtean. Hauteskundeen erreforma onartu zuen gizartearen egoera aldatzeko lehen neurri gisa. Tradizio historikoan oinarrituriko demokraziaren alde azaldu zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.