X-Men (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

X-Men (euskaraz X-Gizonak) 2000ko Bryan Singer estatubatuar zinema zuzendariaren superheroi filma bat da. Marvel Comics etxeko Jack Kirby eta Stan Lee komikigileen X-Men komikian oinarritua dago. Bertan, Patrick Stewart, Hugh Jackman, Ian McKellen, Halle Berry, Famke Janssen, James Marsden, Bruce Davison, Rebecca Romijn-Stamos, Ray Park eta Anna Paquin aktoreek antzeztu zuten.

Izandako arrakastaren ondorioz hainbat jarraipen izan ditu: X2 (2003), X-Men: The Last Stand (2006), X-Men Origins: Wolverine (2009), X-Men: First Class (2011), The Wolverine (2013) eta X-Men: Days of Future Past (2014). Etorkizunean ere sail honetako filma gehiago filmatzeko asmoa dagoelarik.

Argumentua

Etorkizun hurbil batean, gizateriaren bilakerararen ondorioz arraza berri bat sortu da: mutanteak. Botere eta gaitasun berezien jabeak dira, bi taldetan banatuak daudelarik: gizateriarekin harreman onak izan eta gizartean integratzearen aldekoak, Charles Xavier (Patrick Stewart) irakaslea buru dutelarik, eta gizateriak mutanteak gorrotatzen dituelako gizakiak arraza eskasagotzat jotzen dituzten mutante taldea, azken hauen buru Magneto (Ian McKellen) izeneko mutante arriskutsu eta zitala delarik. Honela bi mutante taldeen arteko borroka ekidinezina izango da, gizateria borroka horren lekuko soila izango delarik.

Aktoreak

Kanpo loturak