Xementerio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xementerio
Datuak
JatorriaAramaio (Araba)
Musika motapunk
Urteak1988-1997, 2016-
Produkzioa
Diskoetxea(k)Puzkerra Records
Taldekideak
Gorka Arias
Pitxi Alonso
Mikel Alonso
Jose Antonio Guerrero
Asier Robledo
Lehengo taldekideak
Iban Elejalde
Ruben Arriolabengoa

Xementerio, Aramaion 1988. urtean sortutako punk taldea da, 1990. hamarkadan aritu zena. Iban Elejalde abeslari izandakoaren heriotzaren 10. urteurrenean berriz elkartu eta kontzertuak egitera itzuli ziren[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980. hamarkadaren amaieran hainbat taldetan jotzen ari ziren Iban Elejalde, Gorka Arias, Alonso anaiak eta J.A. Guerrero. Iban eta Gorkak talde berria sortzea erabaki zuten, bostak elkartu eta baliabide gutxirekin bazen ere kontzertuak egiten hasi ziren[2]. Malaña taldearekin kontzertu bira bat egin zuten Euskal Herrian zehar. 1990. hamarkadan Ibanek taldea utzi egin zuen eta Ruben Arriolabengoa sartu zen abeslari. Taldeak 1997 arte iraun zuen. 2006. urtean Iban Elejalde hil egin zen[3].

2016an Ibanen heriotzaren hamargarren urteurrena ospatzeko kontzertu bakarrerako biltzea erabaki zuten. Ruben Malagan bizi zenez Asier Robledok hartu zuen bere lekua. Ordutik beste kontzertu batzuk ere eman dituzte Aramaio inguruko herrietan eta bata Gasteizen ere, Hala Bedi tabernan[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Musikari eta lagun handi bati omenaldi ezin aproposagoa - Aramaio» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  2. Barandiaran, Iker. (2010-10-31). «Amorrazioan ondutako punk-rocka» Argia (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).
  3. a b «Xementerio, bizi-bizi berriro - Aramaio» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]