Aramaio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Aramaio

 Araba
Ibarra elurtuta, 2010eko urtarrilean.
Ibarra elurtuta, 2010eko urtarrilean.

Aramaioko armarria

Izen ofiziala Aramaio
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Araba
Zuia-Gorbeialdea
Alkatea Ramon Ajuria Uranga (Bildu)
Herritarra aramaiar, aramaioar
Koordenatuak 43°3′10″N 2°33′51″W / 43.05278°N 2.56417°W / 43.05278; -2.56417Koordenatuak: 43°3′10″N 2°33′51″W / 43.05278°N 2.56417°W / 43.05278; -2.56417

Alava municipalities Aramaio.JPG

Eremua 73,27 km2
Garaiera 301 (Ibarra) m
Distantzia 29 km Gasteiza
Posta kodea 01169
Biztanleria 1.497 bizt (2010)
Dentsitatea 20,43 bizt/km²
http://www.aramaio.org/

Aramaio Arabako iparraldean dagoen udalerria da, Zuiako Kuadrillakoa (batzuetan Debagoiena ere dela kontsideratzen da, eskualde honekin duen loturagatik). Gasteiztik 29 bat kilometrora dago, Bizkaia (Durangaldea) eta Gipuzkoako (Debagoiena) muga parean.

Eduki-taula

[aldatu] Geografia

[aldatu] Inguru naturala

Aramaio udalerria izen bereko bailaran dago, askotan Leintz bailaran barne hartzen den arren. Udalerriko bailaratik Anboto (1.330 m) eta Udalaitz (1.117 m) mendiak ikusten dira, besteak beste. Aramaio ibaiak zeharkatzen du udalerria. Albinako urtegia ere Aramaion barne dago.

Arangioko haitzek edo Etxaguengoek udalerria banatzen dute. Hortaz, udalerriko urak bi isurialdeetara doaz. Oriol (1.128 m) inguru hauetako mendi nagusia da. Udalerriaren ipar-ekialdean, Tellamendi (835 m) dago.

[aldatu] Udalerri mugakideak

[aldatu] Historia

Oletako ibarraren ikuspegia.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Aramaioko udalerria 9 herriz edo elizatez osatua dago:

  1. Arexola
  2. Azkoaga
  3. Barajuen
  4. Etxaguen
  5. Gantzaga
  6. Ibarra (udalerriko herriburua) eta berau osatzen duten 4 auzoak: Arraga, Eguzkierripa, Errotabarri eta Salgo.
  7. Oleta
  8. Untzilla
  9. Uribarri

[aldatu] Demografia

Aramaioko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
2.095 2.109 2.261 2.162 1.945 1.897 1.949 1.900 1.695 1.438 1.310 1.466 1.490

[aldatu] Kultura

[aldatu] Hizkuntza

Aramaio udalerri euskalduna da. UEMAko kidea den Arabako herri bakarra da, hau da, euskal hiztunen portzentaje hain handia daukan bakarra. Halaber, bertso-eskola badakaute bertan gaur egun.

Mendebaleko euskararen aldaera bat da herriko jatorrizko euskalkia.

Aipatzekoa da kolore politiko guztietako Arabako ahaldun nagusiek euskaraz egin dituztela beren hitzaldiak Aramaion izan direnean. Horrela egin zuten, besteak beste, Federico Baraibarrek 1913an, Manuel Aranegik 1961ean eta Emilio Gebarak 1982an.[1]

[aldatu] Kirola

Herriak bola jokoaren aldaera propioa du.

[aldatu] Jaiak

2010eko Aramaioko jaiak. Hondoan, Sastiña baseliza.

Herriko jaiak, San Martinak, uztaileko lehen aste bukaeran ospatzen dira, San Martin eguna azaroaren 11n izan arren.

[aldatu] Auzoetako jaiak

[aldatu] Gainerako ospakizunak

  • Apirilaren 28a: San Prudentzio, eta gertuen dagoen igandean, Sagardogile eguna.
  • Ekaineko lehen igandea: Santikurtz eguna.
  • Uztaileko bigarren igandea: San Kristobal eguna.
  • Iraileko lehen igandea: Marixeka eguna.
  • Urriko azken larunbata: Jubilatuen eguna eta artisau feria.

[aldatu] Aramaiar ezagunak

[aldatu] Ondasun nabarmenak

[aldatu] Erreferentziak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Aramaio
Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa


Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak