Y Ddraig Goch

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Y Ddraig Goch herensugea Galesko banderan irudikatuta.
Galesko herensugearen estatua Cardiffko udaletxearen gainaldean.

Y Ddraig Goch (galesez Herensuge Gorria esan nahi du) Galesko ikur nagusietako bat da. Galesko banderan agertzen da, eta ziurrenik erromatar kolonizazioaren aztarna bat litzateke, erromatar gudarosteek euren zutoihal edo estandarteetan herensugeak eraman ohi baitzituzten.

Henrike VII.a Ingalaterrakoak ikurra Cadwaladr erregearengandik eskuratu zuen, Boswortheko gudura borrokatzera zihoala Tudor Etxea ordezkatzen duten kolore orlegi eta zuriz osatutako ondo batean ezarriz.

Nahiz eta milurte askotan zehar herensuge hau Galesi loturik egon, XX. menderarte ez zen herrialde honetako ikur ofiziala bilakatu.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Y Ddraig Goch Aldatu lotura Wikidatan