Yang Qian (tiratzailea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yang Qian (tiratzailea)

Bizitza
JaiotzaNingbo2000ko uztailaren 10a (23 urte)
Herrialdea Txinako Herri Errepublika
Hezkuntza
HeziketaTsinghua Unibertsitatea
Tsinghua University High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakkirol-tiratzailea
Altuera160 zentimetro

Yang Qian (txinera sinplifikatuz: 杨倩, Ningbo, 2000ko uztailaren 10a), Txinako kirol-tiratzailea da. 2020koko Olinpiar Jokoetan urrezko bi domina eskuratu zituen.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

10 urte zituela hasi zen tiroa praktikatzen[1]. 2019an Asiako txapelduna izan zen 10 metro aire erriflean eta txapeldunordea bikote mistoan[2]. 2021eko uztailaren 24an Tokioko Olinpiar Jokoetan 10 metro aire errifle proban urrezko domina eskuratu zuen[1]. Ondoren Yang Haoran tiratzailearekin bikote mistoa osatu eta bigarren urrezko domina eskuratu zuen[3].

Nazioarteko emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio ( Japonia) 1. postua, urrezko domina 10 metro aire erriflea
2020 Tokio ( Japonia) 1. postua, urrezko domina 10 m aire erriflea mistoa
Asiako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
2019 Doha ( Qatar) 1. postua, urrezko domina 10 metro aire erriflea
2019 Doha ( Qatar) 2. lekua, zilarrezko domina 10 m aire erriflea mistoa

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «China shooter Yang Qian wins first gold medal of Tokyo Olympics» South China Morning Post 2021-07-24 (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  2. «ISSF - International Shooting Sport Federation - issf-sports.org» www.issf-sports.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).
  3. (Ingelesez) «Yang Qian's stellar debut continues with second gold medal» news.cgtn.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]