Qatar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Qatarko estatua
دولة قطر
( Dawlat Qatar )
Qatarko bandera
Bandera

Qatarko armarria
Armarria

Goiburua: Ez du
Nazio ereserkia:
As Salam al Amiri
Qatar: kokalekua
Hiriburua
(eta hiri handiena)
Doha
25°18′N 51°31′E / 25.300°N 51.517°E / 25.300; 51.517Koordenatuak: 25°18′N 51°31′E / 25.300°N 51.517°E / 25.300; 51.517
Hizkuntza ofiziala(k) Arabiera
Gobernua
Emirra
Lehen Ministroa
Monarkia
Hamad bin Khalifa Al-Thani
Abdullah bin Khalifah Al Thani
Independentzia1
Erresuma Batuaren
protektoratutik


1971 irailaren 3
Eremua
• Guztira
• Ura

11.437 km² (158.)
arbuiagarria
Biztanleria
• Zenbatespena (2005)
• Dentsitatea

Herritarra

863.051 (154.)
75/ biztanle/km² (94.)

Qatartar
Dirua Qatarko Rial (QAR)
Ordu eremua
 • Udan (DST)

(UTC +3)
Interneteko domeinua .qa
Telefono aurrezenbakia +974
1XIX. mende erdialdetik Al Thani familia dago agintean

Qatar Ekialde Hurbileko emirerri bat da, Arabiar penintsularen ipar-ekialdeko Qatar penintsulan kokatua, Persiar golkoan. Mugakide bakarra hegoaldeko Saudi Arabia da. Itsasarte batek nahiko hurbil duen Bahrein estatutik banatzen du.

Qatar estatu aberatsa da petrolio eta gas naturalean, munduko hirugarren gas erreserba handienarekin[1] eta bigarren BPG handiena biztanleko[2]. Monarkia absolutua da, Al Thani familiak gobernatua XIX. mende erdialdetik, eta harrezkero britainiar protektoratu pobre izatetik, perla arrantzan nabarmendua, estatu burujabe eta aberats izatera igaro da.

1980koen amaieran eta 1990koen hasieran, Qatarreko ekonomia ezindua zegoen, petrolio irabaziak xurgatzen baitzituen emirrak, 1972tik gobernuan zegoena. Haren semeak, egungo Amir Hamad bin Khalifa al-Thani, estatu kolpe odol-isurigabean kargutik kendu zuen. 2001ean, Qatarrek aspaldiko muga arazoak konpondu zituen Bahrein eta Saudi Arabiarekin.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Qatar izena "Qatara" hitzetik eratorria omen da, oraingo Zubara gotorlekuari erreferentzia egiten ei diona, antzinako merkatari portua. "Qatara" lehen aldiz Ptolomeoren Arabiar Penintsularen mapan agertu zen.

Arabiera estandarrean, [ˈqɑtˁɑr] ahoskatzen da izena, nahiz eta bertako dialektoan [ɡitˁar] esan[3]. Euskaraz Qatar idatzi behar da Euskaltzaindiaren arabera[4], nahiz eta Katar ahoskatu ohi den, nazioartean horrela idatzi ohi baita latindar alfabetoa erabiltzean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Qatar satelite irudian.

Qatar penintsula 160 km ateratzen da Persiar golkoan iparralderantz Saudi Arabiatik, eta Nafarroa baino apur bat handiagoa da. Lurraldearen gehiengoa zabaldi antzuak dira, hondarrez estaliak. Hego-ekialdean Khor al Adaid (barneko itsasoa) ikusgarria dago, hondarrezko dunez inguratutako Persiar golkoaren sartunea.

Qatarreko tontor gorena Qurayn Abu al Bawl da[2] (103 m), mendebaldean dagoen Jebel Dukhan mendilerroan, Zikritetik Umm Baben barrena hegoaldeko mugara doazen kareharrizko mendiak. Jebel Dukhan eskualdean, gainera, Qatar lehorreko petrolio zelai nagusiak daude. Gas natural gordailuak, aldiz, itsasoan daude, ipar-mendebaldean.

Neguak epelak dira eta udak oso beroak eta hezeak.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zubara gotorlekua.

Qatar Arabiako emirerri sortu berri eta ugarietako bat da. Persiarrek mende luzez menpean izan ostean, eta baita ere Bahrainek, otomandarrek edo britainiarrek, 1971eko irailaren 3an Qatar estatu burujabe bihurtu zen. Hurbileko emirerri gehienak ez bezala, Qatar ez zen Arabiar Emirerri Batuen edo Saudi Arabiaren kide bihurtu. Klima lehor eta zaila izan arren, Qatarren betidanik izan dira gizakiak, batez ere tribu nomadak eta kostaldeko arrantzaleak.

XVI. mendean, portugaldarrek Ormuzeko itsasartea hartu zuten, eta geroago Maskat eta Bahrein. 1517an, Qatar bereganatu eta golkoan itsas-merkataritza kontrol inposatu zuten. 1538an, otomandarrek portugaldarrak egotzi eta penintsula lau mendez menderatu zuten. Otomandarrek ez zieten turkiera inposatu biztanleei, hizkuntza administrazioaren onurabide bakarra baitzen. XVII. mendean zehar, tribuen arteko gatazka bortitzak ugaritu ziren, lurraldeak kontrolatzeko asmoarekin. Tribuen arteko gatazkek XIX. mendea arte iraun zuten, britainiarrek eskusartzea erabaki zuten arte[5]

Britainiarrentzat, Qatar eta Persiar golkoa kokaleku estrategikotzat zuten Indiarako erdibidean. Baina, ehun urte geroago, petrolioa eta hidrokarburoak aurkitzean haien ikuspuntua aldatu zen. XIX. mendean zehar, britainiar enpresen garapen garaian, Al Khalifa familiak gobernatzen zuen Qatarren eta Bahreinen. Nahiz eta Qatar bahreindarren jabego legala izan, Doha eta Al Wakrah inguruko arrantzaleen herrixketan matxinatzen hasi ziren bahreindarren menderakuntzaren aurka. 1867an, khalifatarrek eraso eta qatartar matxinoak menperatu zituzten. Baina ekintza honek 1820ko bahraindar-britainiar itun bat urratzen zuenez, protektoratuaren zaintza zuen Lewis Pelly koronela qatartarrekin batzartu eta hauen banaketa adostu zuten. Elkarrizketa kidea Dohako enpresaburu errespetatu bat zen: Muhammed Ben Thani. Harrezkero, Al Thani familia da Qatarko errege-familia, oraindik gobernuan dagoen dinastia.

Bigarren Mundu Gerraren ostean Britainiar Inperioa ahulduz joan zen, batez ere Indiak independentzia lortu zuenena 1947an. Gainera, Erresuma Batuak Kuwaiten independentzia 1961ean onartu zuten. Zazpi urte geroago, ofizialki iragarri zuten Golkotik politikoki (eta ez ekonomikoki) aldentzen hasiko zirela. Beste emirerriekin zituen gatazkak zirela-eta, Qatarrek independentzia bakartasunean aldarrikatu zuen 1971an.

1980koen amaieran eta 1990koen hasieran, Qatarreko ekonomia ezindua zegoen, petrolio irabaziak xurgatzen baitzituen emirrak, 1972tik gobernuan zegoena. Haren semeak, egungo Amir Hamad bin Khalifa al-Thani, odol-isuririk gabeko estatu kolpe kargutik kendu zuen. Egungo emirraren menpe, Qatarrek erreforma sozial (emakumeen eskubideak) eta politiko ugari onartu ditu, hala nola, konstituzio berria. Al Jazira telebista katea ere emirrak sortua da.

Banaketa administratiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Qatarren banaketa administratiboa»
Qatar hamar gobernaziotan banatzen da (arabieraz: baladiyah):
  1. Ad Dawhah
  2. Al Ghuwariyah
  3. Al Jumaliyah
  4. Al Khawr
  5. Al Wakrah
  6. Ar Rayyan
  7. Jariyan al Batnah
  8. Madinat Ash Shamal
  9. Umm Salal
  10. Mesaieed
Municipalities of Qatar.svg

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/rankorder/2179rank.html
  2. a b   «Middle East :: Qatar», CIA World Factbook (Central Intelligence Agency), https://www.cia.gov/library/publications/the-world-factbook/geos/qa.html. Noiz kontsultatua: 2009-08-12 .
  3. Johnstone, T.M. "Ķaṭar." Encyclopaedia of Islam. Argitaratzailea: P. Bearman , Th. Bianquis , C.E. Bosworth , E. van Donzel and W.P. Heinrichs. Brill, 2008. Brill Online. 2009-04-04 [1]
  4. Euskaltzaindiaren 38. araua
  5. (Frantsesez)  Qatar, http://www.tlfq.ulaval.ca/axl/asie/qatar.htm. Noiz kontsultatua: 2006-11-5 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Qatar Aldatu lotura Wikidatan
Asiako herrialde eta lurraldeak    (Nazio Batuen azpi-eskualdeka)

Erdialdeko Asia
Map Central Asia.PNG

AfganistanErrusiaKazakhstanKirgizistanUzbekistanTadjikistanTurkmenistan

Asiako Ekialdea
(Asia-Pazifikoa)

Map-World-East-Asia.png

Hego KoreaIpar KoreaJaponiaMongoliaTxina

Hego-mendebaldeko Asia
Ekialde Hurbila
Map world middle east.svg

Arabiar Emirerri BatuakArmeniaAzerbaijanBahrainEgiptoGeorgiaIranIrakIsraelJordaniaKuwaitLibanoOmanQatarSaudi ArabiaSiriaTurkiaYemen

Hego-ekialdeko Asia
LocationSoutheastAsia.PNG

BruneiEkialdeko TimorFilipinakIndonesiaKanbodiaLaosMalaysiaMyanmarSingapurThailandiaVietnam

Hegoaldeko Asia
Map-World-South-Asia.png

BangladeshBhutanIndiaMaldivakNepalPakistanSri Lanka

Beste entitate
politiko batzuk

PalestinaTaiwan