Tokio
|
Tokio |
|||
|---|---|---|---|
|
|
|||
| Ofiziala | 東京都 (Tōkyō-to, Tokio Metropolia) | ||
| Estatua | |||
| Uhartea Eskualdea Gobernaria |
Honshu Kanto Shintaro Ishihara |
||
| Zuhaitza Lorea Txoria |
Ginkgoa Somei-Yoshino gerezi lorea Antxeta mokogorria |
||
| Herritarra | tokiotar[1] | ||
| Koordenatuak | 35°41′0″N 139°46′0″E / 35.68333°N 139.76667°EKoordenatuak: 35°41′0″N 139°46′0″E / 35.68333°N 139.76667°E | ||
| Eremua | 2,187.08 km2 | ||
| Biztanleria | 12,527,115 bizt. | ||
| Dentsitatea | 5.655 bizt./km² | ||
| www.metro.tokyo.jp | |||
| 1989 urtean, Tokiok irudi hau hartu zuen ikurtzat, T itxurako Ginkgo hostoa, Tokioren garapen eta oparotasun handia, xarma eta lasaitasuna irudikatuz. | |||
Tokio[2] (japonieraz 東京, Tōkyō; "ekialdeko hiriburua") Japoniako hiriburua da. Munduko hiririk jendetsuena da, 38 milioi biztanlerekin metropoli gunean. Honshu irlako ert-ekialdean kokatzen da, Kanto eskualdean. Tokioko aglomerazioak Japoniako 47 prefekturetako bat osatzen du, baina ofizialki metropolis edo hiriburu (都 -to) deitzen zaio. Hiri hau herrialdeko zentru politiko, ekonomiko eta kulturala da, eta beste hiriek baino komunikaziobide, finantza instituzio, unibertsitate, ikastegi, museo, teatro eta gune komertzial kontzentrazio handiagoa dauka.
Eduki-taula |
[aldatu] Geografia
[aldatu] Kokapen geografikoa
Tokio bi zonalde ezberdinetan banatua dago: Honshu irla nagusian kokatzen den zonaldea, metropolitarra deitua, eta ondoan dauden irlatxoez osatutakoa. Hiriaren koordenatuak hauek dira: 35°41' Iparrerantz, 139°46' Ekialderantz. Honshu irlan dagoen zatiak, ekialdean Chibako prefekturarekin egiten du muga, mendebaldean Yamanashirekin, hegoaldean Kanagawa prefekturarekin eta iparraldean Saitamarekin.
Irlatxoz osatutako zatiak Ozeano Bareko bi uharte-kate hartzen ditu bere baitan: hegoalderuntz Izu irlak, Izu penintsulari paralelo daudenak (Shizuoka prefektura), eta Ogasawara irlak, uharte nagusitik mila kilometro baino gehiagora daudenak (urrunena Minami Torishima izanki, 1850 Km-tara).
Tokio Tokio Handia zonaldearen parte da; Kanagawa, Saitama eta Chiba prefekturekin batera.
[aldatu] Metropolia
Gaur egun, Tokio gure planetako hiritar gune garrantzitsuenetako bat da. Herrialdeko finantza gune nagusia eta hiriburu politikoa, Tokio munduko tren-sistema konplexuenaren jabe da. Bere tamainako beste hiri batzuekin konparatuta, ez ditu etxeorratz ugari lurrikara arriskuaren ondorioz. Horregatik, hiri honetako eraikinek ez dute 10 solairu baino gehiago izaten.
Japoniar legeak Tokio -to (都, metropolis) gisa izendatzen du, eta haren banaketa administratiboa beste prefekturenaren antzekoa da. Tokioren metropoli zonaldeak 23 Auzo Berezi (特別区, -ku) ditu, 1943 arte Tokio Hiria beraren barne zirenak. Horrez gain, Tokiok 26 hiri satelite (市, -shi), bost herri (町, -chō edo -machi) eta zortzi herrixka (村, -son edo -mura) ditu; bakoitzak bere gobernua duelarik.
Oro har, Tokiok hiru zentzu geografiko ditu:
1.- Tokio hiria, nahiz eta "Tokio" izeneko udalik ez egon, 1943an bezala. Japoniako hiririk handiena da, 8.336.611 biztanle eta 621,3 km²-ko hedadurarekin.
2.- Tokioko prefektura Tokio hiriak, auzoek, hiri sateliteek etb. osatutako eremua da. 12.527.115 biztanle eta 2.187,08 km²-ko hedadura du.
3.- Tokio Handia (東京圏, Tōkyō-ken) izeneko eremua, Kanto eskualdeko lau prefekturek osatua: Tokio, Chiba, Kanagawa eta Saitama. Guztira 37.818.369 biztanle eta 13.555,8 km²-ko hedadura lortzen dute. Erabat hiritartutako gune honen %35a itsasoari jandako lurretan kokatzen da, gomi izeneko materialaren gainean. Gomia aukeratutako eta zanpatutako zakarrez egina dago, eta eraikinak egiteko erabiltzen da.
[aldatu] Historia
- 1857ko martxoaren 21ean lurrikara batek 100.000 hildako baino gehiago utzi zituen hirian.
- 1868ko Meiji Errestaurazioaren aurretik Edo (江戸) izena izan zuen.
- 1923ko irailaren 1ean beste lurrikara handi batek hiria suntsitu zuen.
- 1944 eta 1945 artean hiriak bonbardaketak pairatu zituen Bigarren Mundu Gerran.
- 1964ko urrian bertan Olinpiar Jokoak antolatu zituzten, Asia osoan lehendabiziko aldiz.
[aldatu] Garraioak
[aldatu] Tokiotar ezagunak
- Arai Hakuseki (1657-1725), idazle eta politikaria.
- Yoichiro Nambu (1921-), fisikaria.
- Koichiro Matsuura (1937-), diplomatikoa eta UNESCOren zuzendari orokorra izandakoa.
- Ichiro Mizuki (1948-), abeslaria.
[aldatu] Iruditegia
-
250px|Tokioko udaletxea, Kenzo Tange arkitektoak egina.
[aldatu] Erreferentziak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Japonieraz)(Ingelesez)Tokioko udal webgunea
- (Gaztelaniaz)(Ingelesez)"EuskadiAsia". Ekialdearen Ikerketarako Euskal Elkartea.
| Tokio prefektura | ||
|---|---|---|
| Auzo bereziak : Adachi | Arakawa | Bunkyō | Chiyoda | Chūō | Edogawa | Itabashi | Katsushika | Kita | Kōtō | Meguro | Minato | Nakano | Nerima | Ōta | Setagaya | Shibuya | Shinagawa | Shinjuku | Suginami | Sumida | Taitō | Toshima | ||
| Hiriak : Akiruno | Akishima | Chōfu | Fuchū | Fussa | Hachiōji | Hamura | Higashikurume | Higashimurayama | Higashiyamato | Hino | Inagi | Kiyose | Kodaira | Koganei | Kokubunji | Komae | Kunitachi | Machida | Mitaka | Musashimurayama | Musashino | Nishitōkyō | Oume | Tachikawa | Tama | ||
