Yoko Ono

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yoko Ono 2007an

Yoko Ono Lennon (小野 洋子 edo オノ・ヨーコ, Ono Yōko; 1933ko otsailaren 18, -) Tokion jaiotako artista abangoardista da.

John Lennonen bigarren emaztea eta musa izan zen. Gibraltarren ezkondu ziren 1969ko martxoaren 20an.

Yoko Onok izen handia hartu zuen 60.eko hamarkadan Fluxus korrontean sartu zenean. Punkaren hasieran eragin handia izan zuela esaten duena ere bada.

Arte kontzeptualaren bozeramale, Yokok artearen esentzia ideia bera dela uste du eta ideia horrek fisikoki ikusten duguna edo artelana egiteko erabili den teknikak baino garrantzi handiagoa duela. Edukia, mezua, pentsamenduaren estimulua eta kritika artea dira. Yoko Onok antolaturiko kontzertuan, ikusleek imajinatu behar zuten entzuten ari ziren musika. Grapefruit marrazki liburua editatu zuen eta Fly pelikula kontzeptuala eta disko esperimentalak egin ere bai.

Azpimarratu behar ditugu Plastic Ono Band, Fly, Approximately Infinite Universe (70.eko hamarkadan) eta Season Of Glass (80.eko hamarkadan). 90.eko hamarkadan beste bi diska editatu zituen, kritikak oso ondo baloratuak: Rising eta Blueprint For A Sunrise. Walking On Thin Ice eta Never Say Goodbye oso arrakastatsuak izan ziren.

John Lennonekin batera ere egin zituen hainbat lan: Unfinished Music 1: Two Virgins, Unfinished Music 2: Life With The Lions, Wedding Album, Sometime In New York City: Live Jam, Double Fantasy eta hil ondorengo Milk&Honey. Azken urteetan aurreko lanak berreditatzen aritu da eta arrakasta handia lortu du bere lanak. Askatasuna, bakea, arrazakeriaren aurkakotasuna, homofobia eta eguneroko sentsazio txikien balorazioa dira bere gaiak.

Diskografia

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yoko Ono Aldatu lotura Wikidatan