Fluxus

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fluxus (latinez, fluxu esan nahiko luke) mugimendu artistikoa da.

1963an George Maciunasek prestatutako Fluxus Manifestua.

"Fluxus-arte-dibertsioa sinplea behar du, entretenigarria eta handinahirik gabea, teknika berezien erabileraren beharrik gabe, entsaiatu beharrik ez eta balio komertzialik ere ez" (George Maciunas).

60 eta 70.eko hamarkadetan izan zuen arrakasta handiena. Ohiko artelana merkantzia izatearen aurka azaldu zen eta antiarte bezala definitu zuen bere helburua.

1962an George Maciunas (1931-1978) izan zen bere hasierako antolatzaile informala eta AEB, Europa edo Japonian izan zituen adierazpen artistikoak.

Ameriketan eta Europan John Cage izan zen eragin handiko bultzatzaile, arte totalaren bila beti ere.

Dada bezalaxe, Fluxus zaila da definitzen edo kategorizatzen.

Filiouren hitzetan, "espirituaren egoera da eta pentsatzeko, adierazteko eta aukeratzeko erabateko askatasuna suposatzen du. Esan daiteke Fluxus ez zen izan, ez dakigu noiz jaio zen eta ez dago bukatzeko arrazoirik". Gainera, Filiouk Fluxus eta arte kontzeptuala ez direla gauza bere uste du eta Duchamp-en proposamena alderantziz jartzen du. Harek eguneroko gertakizuna artearen barruan sartzen badu, Filiouk artea eguneroko gertakizunean desegiten dela uste du.

Fluxus mugimenduarekin lotuta egon diren artistak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]