Zabor

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zabor poltsak edukiontzian

Zaborra edo hondakinak zerbait ekoiztu, erabili edo desegin ondoren geratzen den materiala da, bere hasierako balioa galdu edo erabilgarria ez delako berrerabili, baztertu edo botatzen dena. Hondakin eta zabor hitzak bereizi ohi dira: hondakin hitza berezko erabilera galdu baino prozesatu ondoren beste erabilera bat izan dezaken materiala da; zaborra hitza, berriz, berrerabilerarik ez duen materialen multzoa da. Historian, zaborra eta hondakinak kudeatzeko ohiko sistemak botatzea edo erretzea izan badira ere, egun metodo horiek modu masiboan erabiltzeko joera baztertu eta birziklapena hobesten da.

Sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri hondakinen sailkapena hainbat irizpideren arabera egin daiteke: jatorriaren, ezaugarri fisiko-kimikoak, arriskua, tratamendua edo fluxu-taldearen arabera.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hiri Hondakin Solidoak (HHS). Herrietan sortutako hondakinak.
  • Hirikoekin Parekatu daitezkeen Merkataritza Hondakinak (HPMH). Merkataritza jardueretan sortutakoak. Hondakinen erantzukizuna udalaren esku dago.
  • Industria Hondakinak (IH). Industria-jardueretan sortutako hondakinak. Bi azpimultzo daude:
    • HOSak edo ezaugarri berdinekoak.
    • Prozesuetako hondakinak.
  • Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Hondakinak. Nekazaritza eta abeltzaintza jardueretan sortutakoak. Hondakinak sortzen dituenaren eta udalaren erantzukizuna dira.
  • Eraikuntzako eta Eraisketetako Hondakinak. Eraikuntzaren eta azpiegituren eraikuntzari eta eraisketei loturiko jardueretatik sortutakoak. Erantzukizuna udalarena eta hondakinak sortzen dituenarena da.
  • Hondakin Sanitarioak (HS). Osasun-jardueretan sortutakoak. Kudeaketaren erantzukizuna bi maila daude:
    • Osasun zentro barrukoa.
    • Osasun zentroaren kanpokoa.
  • Meatzetako Hondakinak. Erauzketa-jardueretan sortutakoak. Hondakinen kudeaketa sortzen dituztenen esku dago.

Ezaugarri fisiko-kimikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hondakin Arriskutsuak (HA), industria-jardueretan sortutakoak, dituzten substantziengatik edo euren ezaugarri batengatik pertsonentzat edo ingurumenerako toxikoak badira.
  • Etxeko Toxikoak
  • Hondakin Egonkorrak (HE), eraldaketa fisiko, kimiko edo biologiko nabarmenik ez duten hondakin solidoak eta oretsuak.
  • Hondakin Biokutsatuak (HB)
  • Hondakin Ez Arriskutsuak (HEA)

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hondakin Hartzigarriak
  • Hondakin Birziklagarriak

Fluxu-taldea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Tresna Elektrikoen eta Elektronikoen Hondakinak (EEH)
  • Ibilgailuen Hondakinak
  • Ontzien eta Paketeen Hondakinak
  • Eraikuntzako eta Eraisketako Hondakinak
  • PVC Hondakinak
  • Egonkortu daitezkeen Hondakinak

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zabor Aldatu lotura Wikidatan