Ingurumen

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inguru naturala: basoa Urbasa-Andia natura parkean.
Basamortua ere inguru naturala da: Namibiako basamortua

Ingurumena naturako izaki bizidun guztiak eta inguru fisikoa biltzen duen eremua da. Ez da bakarrik bizitza gertatzen den espazioa, baizik eta alderdi edo faktore desberdinen eraginaren emaitza; uraren, haizearen eta lurzoruaren eraginaren emaitza, hain zuzen ere.

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ekainaren 5ean ospatzen da.

Kontzeptua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema orokorren teorian, inguru bat sistema baten gainean eragiten duten eta bere bilakaera eta bizitza mugatzen duten kanpoko alderdiek sortutako gunea da. Inguru bat multzo handitzat hartu daiteke, non emandako sistema azpimultzo bat den. Inguru batek parametro bat baino gehiago izan ditzake, fisikoak zein beste natura batekoak. Sistema baten inguruak beharrezkoa du izaki bizidunekin elkarri eragitea.

Kanpoko alderdi horiek hurrengoak dira:

  1. Populazioa: Demografia
  2. Flora: elikagaien iturria, ornodunengan eta artropodoengan eragiten du eragin iturri bezala.
  3. Fauna: elikagaien iturria ornodun izakientzako eta artropodo bektoreentzako.
  4. Ura.
  • Inguru sozioekonomikoa:
  1. Langintza: eragile fisiko eta kimikoetara esposizioa
  2. Urbanizazioa edo hiritar ingurua eta garapen ekonomikoa
  3. Hondamendiak: uholdeak eta gerrak

Garapen historikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Hipokratesek (460-375 K. a.) bere Aireak, urak eta lekuak izeneko lanean, gaixotasunen kausa bezala inguruaren garrantzia azpimarratzen du.
  2. Thomas Sydenhamek (1624-1689) eta Giovanni Maria Lancisiek (1654-1720), teoria miasmatikoa azaltzen dute, non miasma lurreko eta ur ezpuruetako kirats jarioen multzo bat den eta gaixotasunak sortzen dituen.
  3. XIX. mendean Chadwickekin, William Farren(1807-1883)meatzarien hilkortasunarekin eta John Snowen (1813-1858) "Koleraren kutsatze moduaz" lanarekin, inguruaren garrantzia epidemiologian eta zenbakizko metodoen beharra finkatzen da.

Alderdi kaltegarri eta onuragarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun bada gizakiak sortutako kutsadura kopuru handia, baina gizakiak ez ezik badira ere onuragarriak izateaz gain ingurumena kaltetzen duten alderdi naturalak:

Izaki bizidunak: badira artzaintza animaliak landaretzarako onuragarriak direnak, behiak, esaterako, bere gorotzarekin lurra ongarritzen du. Hala ere, beste animalia batzuk bere jateko moduarekin eta bere apatxekin lurra erasotzen dute, antxumeak hain zuzen.

Klima:

  • Euria landareen hazkunderako beharrezkoa da, baina gehiegizko euri horrek landareen itotzea eragin dezake.
  • Haizeak haziak sakabanatzen ditu, landaretzarako prozesu onuragarria, baina gehiegikeriak erosioa sortzen du.
  • Elurrak landareak erre egiten ditu, baina landare batzuek, araukariek esaterako, hotza behar dute fruituak eman ditzaten.
  • Eguzkiko argia eta beroa ezinbestekoak dira fotosintesirako, baina neurri handian lehortea eragin dezakete eta horrek, aldi berean, lurren antzutasuna.

Erliebea: badira onuragarriak diren erliebeak, zuhaitzez betetako mendiak, hain zuzen ere. Hala ere, sumendiak bezalako erliebeak kaltegarriak dira lurrazalerako, bai bere errautsagatik bai bere leherketa arriskuagatik.

Deforestazioa: zalantzarik gabe, deforestazio lurrazala gehien eragiten duen alderdietako bat da; izan ere, landareak eta zuhaitzak denbora asko behar dute berriro hazteko eta ingurumenerako oso garrantzitsuak dira.

Gainforestazioa: dakigunez, bi muturrak txarrak dira. Landare eta zuhaitz gehiegi egoteak, horiek hazteko behar duten mineralak xurgatzea eragin dezake.

Baso suteak: deforestazio mota antzeko bat dela esan daiteke. Sutearen eraginpean egon den lurrazaleko zatia milaka urte behar ditu berriro erabilgarria izateko.

Garapen iraunkorra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Garapen iraunkor»
garapen iraunkorra
garapen iraunkorra

Garapen iraunkorra garapen mota bat da (ekonomien, hirien, gizarteen eta abarrena), ondorengo belaunaldien garapena ez duena eragozten, baliabide naturalen eta ondarearen kalitatea eta kantitatea gordez.

Helburua hiru zutabe hauek bateratzea da:

Bateratze hau hiru zutabeen edo kontzeptuen arteko harremanean datza. Harreman hau 3 B kontzeptua da:

  • Bidezkoa (Ekonomia eta Gizartearen artean)
  • Bizigarria (Gizartea eta Ingurumenaren artean)
  • Bideragarria (Ingurumena eta Ekonomiaren artean)

3 B hauek betetzen badira, Garapen Iraunkorra beteko da.

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ingurumenaren Nazioarteko Eguna»

Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ekainaren 5ean ospatzen da. Hau Nazioarteko Biltzar Nagusiak finkatu zuen 1972. urtean. Egun hau Nazioarteko Erakundeak ingurumenarekiko ardura eta eragin politikoa handitzea eragiten duen kausa nagusia da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erakunde ofizialak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]