Zai

Koordenatuak: 42°53′19″N 1°29′51″W / 42.88874902°N 1.4974734°W / 42.88874902; -1.4974734
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zai
 Nafarroa GaraiaEuskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa Garaia
EskualdeaIbarrak (Iruñerria)
UdalerriaEsteribar
Administrazioa
Motaherri hustu
Izen ofizialaZai
Posta kodea31698
Herritarrazaitar
Geografia
Koordenatuak42°53′19″N 1°29′51″W / 42.88874902°N 1.4974734°W / 42.88874902; -1.4974734
Garaiera776 metro
Distantzia22,5 km (Iruñetik)
Demografia

Zai[1][a] Esteribar udalerriko herri hustu bat da, Euskal Herriko Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta, Iruñerria eskualdeko Ibarrak azpieskualdean.

1970an jada despopulatu bezala agertzen zen. Bere lurrak Esteribarko Udalara pasa ziren.

Bertako biztanleak zaitarrak ziren.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zai toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[2]

  • Çai (1366)
  • Çay (1366)
  • Zaya (1534)
  • Zay (1534)
  • Errayça (1587)
  • Zay (1800)
  • Zai (1966)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako Entziklopedia Handiak jakinarazten digu XIII. mendearen hasieratik behintzat Zai jaurerria izan zela, Orreagako Kolegiatakoa. Gregorio IX.a aita santuak 1228an baieztatu zuen Esteribarko herri txiki honetako eliza Orreagako Santa Mariarena zela. 1290ean hamaika biztanleek kolegiata horri zor zizkioten petxak honako hauek ziren: 8 sos, 5 diru; gehi 6 kahitze, 1 lapurreta, 1 gari-kuartal; eta 6 kahitze eta erdi, esaten du. Antzina, 1835-1845 bitartean, ibarreko diputatuak eta bertako erregidore batek gobernatzen zuten, bizilagunek eurek aukeratuta.[3]

Pascual Madozen hiztegiagatik dakigu XIX. mendearen erdialdeko garai hartan Zaiko soroek garia, oloa eta beste ale batzuk sortzen zituztela, zalantzarik gabe ogi-labeari bizia emateko balio zutenak. Hiztegi horretan bertan ardi eta zaldi aziendaren hazkuntzaz hitz egiten da, baita ur osasungarrien iturri bat izateaz ere.

Gainerakoan, Zaik beti izan du populazio eta etxe kopuru egonkorragoa edo ez hain egonkorra, eta data jakin batzuetako datuak ditugu: 1290 (11 bizilagun), 1366 (3 etxe), 1427 (etxe bat), 1553 (3 etxe), 1646 (2 etxe), 1786 (23 bizilagun), 1845 (2 etxe eta 22 bizilagun), 1858 (50 bizilagun), 1887 (33 bizilagun), 1920 (27), 1920 (27), 1930 (30 bizilagun), 1940 (19 bizilagun), 1950 (18 bizilagun), 1960 (6 bizilagun), y 1970 (bizilagun gabe).

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. /s̻ái/ ahoskatua (laguntza)
    Azentua: zorrotza bakarrean silaban

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia: Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. «Zai - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-30).
  3. «ZAI» Nafarroako herri hustuak (Noiz kontsultatua: 2021-10-14).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]