Zaldibarko zabortegiaren hondamendiko gertakariak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gehiago jakiteko, irakurri: «Zaldibarko zabortegiaren hondamendia»

Zaldibarko zabortegiko hondamendia Bizkaiko herri horretan gertatu zen 2020ko otsailaren 6an, zabortegi horretako luizi bat AP-8 autobideraino labaindu zenean. Hasierako nahasmenak beste kezka batzuei bide eman zien, AP-8 autobidea estaltzeaz gain, bi langile desagertu zirelako luiziaren pean eta, luze gabe, gai toxikoak atzeman ziren lohien artean.

Bi langileren gorpuak, baina, ez ziren agertzen, eta susmoak piztu ziren Verter Recycling enpresa kudeatzailearen zabortegiko funtzionamenduaz. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta agintarien ustezko utzikeriak hildako biktimen eta inguruneko hainbat herritarren protestak altxa zituen. Bestalde, suteak pizten hasi ziren zabortegian, biktimen gorpuak artean agertu gabe. Martxoaren 15etik aurrera, COVID-19 pandemiak eta agindutako alerta egoerak beste korapilo bat gehitu zion gorpuen bilaketari.

Luizia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luiziaren planoa

Luizia otsailaren 6ko 16:15etan gertatu zen.[1] 800.000[2] bat metro kubiko hondakin mugitu ziren (mendi hegi oso bat),[3] Montia izeneko zonaldean, Altzola eta Motatxo izeneko parajeetan behera.[4] 330 metro luze eta 160 metro zabaleko luizia eragin zuen, guztira 2.780 metro koadroko eremu bat.[5] AP-8 autobidean ere sartu ziren.[6]

Momentu horretan zazpi[2] langile ari ziren zabortegian lanean, tartean Joaquin Beltran (hondeamakinan), 17 urteko semea[7] eta Jose Maria Vera. Gertatuko zena aurreikusiz, Beltranek inguruan zebiltzan langileei ihes egiteko gaztigatu zituen.[8] Vera ere telefonoz abisatu zuen, "lurra bazetorrela". Hau luiziak ekiditeko ezpondak eraikitzeko lurra eramaten ari zen: «Kamioi ondoko arrakala batek bi metroko zabalera hartu zuen, ni xurgatu beharrean. Erretrobisoretik, atzeko bidea hausten ikusi nuen. Atea ireki eta salto egin nuen, kamioia iraultzen ari baitzen».[9]

Rodolfo Martín, hondeamakinan lanean ari zen beste beharginetako bat, lehenengo oinez ihes egiten saiatu zen; ezinezkoa zela ikusita, atzera makinara igo zen; barruan aldapan behera erori zen, "surfean bezala", 100 metro beherago geldituz. Txisko Beltrán ere maldan behera 200 metro erori zen, lesio larririk egin gabe.[10]

Alberto Sololuze baskulan lanean ari zen, eta uste dute Joaquin Beltran harenganantz zihoala, luiziak biak azpian harrapatu zituenean.[11][12] Izan ere, hurrengo minutuetan, langileak elkar bilaka hasi zirenean, denak lokalizatuak izan ziren Beltran eta Sololuze izan ezik. Hondakinen artean, Beltranen kotxea aurkitu zuten, motorra martxan[9] eta klaxona jotzen; hondeamakina bat hartuta libratu zuten, baina barruan inor ez zegoela ikusiz.[13]

Egun horretan, Jose Inazio Barinaga zabortegiko jabea bertan izan zen, eta kazetariekin hitz egin zuen, ugazaba zela esan gabe, "Alberto eta Joaquin bere lagunak zirela" esanez.[14] Gauean, Ertzaintzak deklaratzera deitu zuen bi langileren heriotzaren erantzukizuna argitzeko.[7]

Bi langile desagerturik[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen uneetan, luiziak sei langile harrapatu zituela uste zen. Halere, haietako lau telefono mugikorrez lokalizatzea lortu zituzten, bi falta zirela ohartuz:[15]

Autobidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Luiziaren zati txiki bat N-634 errepidean eta AP-8 autobidean sartu zen, eta galtzadaren erdia blokatu zuen. Hondakin multzo horrek 4 bat tona zuen, 30 metro inguruan zabaldurik, 4 bat metroko altuerarekin.[16] Zirkulazioa bi norabidetan moztua geratu zen, eta bertaratutako lehen pertsonen artean Ermuko Udaltzaingoaren kideak zeuden; handik gutxira ailegatu ziren Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak eta Ertzaintzako kideak.[10] Hasierako uneko informazioen arabera uste zuten sei edo zazpi langile zirela hondakin multzoaren azpian; haien bilaketa esku hutsez, palaz eta arrasteluz abiatu zuten.[17] Babes Zibileko beste indarrak ere laster ailegatu ziren; guztira 45 pertsona aritu ziren lan horretan,[18] eta Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak bidea libratzeko lanak Trafiko Kontrol Zentrutik jarraitu zituen.[19] Baina otsailaren 6tik 7rako gaueko 01:00etan, ustekabean, erreskate taldeek hondakinen artean amianto kantitate handia aurkitu zuten.[20] Babeseko ekiporik ez zutenez, lanak eten zituzten. 03:00etan, amiantoarekin lan egiteko baimena duen Sopelako (Bizkaia) enpresa batek errepidearen garbiketa lanekin jarraitu zuen 03:00, eta 07:00 alderako ireki zuten ingurabide bat AP-8an[16]

Amiantoa eta beste gai toxikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amianto arriskuaren berri, Zaldibarko zabortegian, erdara hutsean.

Otsailaren 6ko arratsalde-gauean lanean aritutako erreskate taldeei ez zitzaien han zeuden amianto kantitate handien berririk eman. Aldiz, biharamunean, OSALAN lan segurtasuneko agentziak eman zuen horren abisua, autobidean pasabidea ireki ostean.[21] Ondorioz, lanak eten egin zituzten.[22]

Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren arabera, Verter Recycling enpresak Europako araudia betetzen zuen produktu arriskutsu hori biltzeko: azken 3 urtean 10.000 tona jaso ziren Zaldibarren, hortik 4.235 tona 2019an.[23] Halere, amianto hau ez zen beste zaborretatik bereizten.[24] Verterren 16148 tona amianto zeudela kalkulatzen da (hondakin guztien %0,57a).[25]

Otsailaren 8an, Ekologistak Martxan taldeak Zaldibarko zabortegian lindanoa izatearen susmoa adierazi zuen.[26] Otsailaren 9an, Jaurlaritzatik lindanoaren presentzia gezurtatu zuten.[27] 2011n, Zaldibarko zabortegian beste substantzia multzo arriskutsu bat ere sartu zen: poliklorobifeniloak (PCB).[24] EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren 2015eko epai batek Eitzagako zabortegian poliklorobifeniloen isurketa deskontrolatuaz ohartarazi zuen, eta materiala ateratzera eta lurra garbitzera derrigortu zuten Verter.[27]

Sutea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suhiltzaileen helikopteroak, Zaldibarko hondakindegiko sutea amatatu guran, 2020ko otsailaren 9an.
Ego ibaia Olaerreaga auzoan, zabortegiaren lixibiatuak kaltetutako zonan.

Otsailaren 8ko goizaldean zabortegiaren zati batek su hartu zuen. Jaurlaritzaren arabera sua espontaneoki piztu zen, zabortegietan ohikoa den era batean, eta metanoari egotzi zitzaion. Suhiltzaileen ibilgailuak suak hartutako gunera sartu ezin zirenez (zoruaren egonkortasuna zela eta), Kantabriari laguntza eskatu zitzaion suari airez aurre egiteko: otsailaren 9an, handik etorritako helikopteroak 21 hegaldi egin zituen, guztira 21.000 litro ur isuriz sutearen gainean.[28] Halere, berriro ere luizi berriak sortzearen arriskua zela eta, ez zen ur isurketarekin jarraitu.[29].[30]

Keak izua zabaldu zuen Ermuan eta Eibarren zehar. Eusko Jaurlaritzak bidalitako Airearen Kalitatearen Kontroleko Sareko unitate mugikor batek kutsadura maila "parametro normaletan" zegoela adierazi zuen. Otsailaren 10ean suteak jarraitu zuen, kea Ermua eta Eibarko atmosferan barreiatuz. Egun horretan, Jaurlaritzako ingurumen sailetik adierazi zuten zabortegiak eten gabe isurtzen zuela metanoa, eta lehen 14 tximiniatatik egiten bazen ere, istripuaren unean tximinia hauek ez zeudela martxan; horregatik ari zela kontrolik gabe ateratzen.[31] Zenbait auzokideren esanetan, ez zen Zaldibarko zabortegian sua ikusten zuten lehen aldia.[32]

Otsailaren 13an, hondakin multzoa egonkortu ostean haren gainean pista batzuk eta segurtasun aldapak eraikitzea aurreikusten zen, sua dagoen eremura segurtasunez hurbildu eta lurra isuriz itzali ahal izateko.[33]

Uraren kutsadura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otsailaren 6ko luizian ez ziren zabortegiaren lixibiatu eta dekantazio baltsak hondatu; horrek hondamendia larriagoa bihurtuko zuen. Aldiz, hondatu egin ziren eroritako sektoreetatik baltsa horietara zihoazen ubideak.[34]

Eitzagako zenbait baserritako iturri propioetan uraren kutsadura detektatu zen; beste baserrietako iturrietako eta Zaldibarko, Ermuko eta Eibarko sare orokorreko uraren parametroak ontzat eman baziren ere, otsailaren 11n Jaurlaritzako osasun teknikariek Eitzaga eta Sallabente auzoetako biztanleei iturriko urik ez erabiltzea gomendatu zieten: ez edateko, ez sukalderako, ez animalientzat.[35][36]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Lo que dijo el Lehendakari para explicar la gestión tras el accidente de Zaldibar -. 2020-02-19 (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  2. a b (Gaztelaniaz) HERAS, JOSEMI BENÍTEZ | GONZALO DE LAS. (2020-02-22). «Las claves del derrumbe» El Correo (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  3. (Gaztelaniaz) «Expertos alertan de que estabilizar la ladera del vertedero puede llevar más de 6 meses» El Correo 2020-02-17 (Noiz kontsultatua: 2020-02-17).
  4. «Esclareced Zaldibar! una tragedia que muestra mucha negligencia | porExperiencia» porexperiencia.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  5. Hermosilla, Gotzon. «Zaldibarko luiziak harrapaturiko bi langileak erreskatatzeko lanak gelditu egin dituzte, amiantoarengatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  6. Ordoñez Garmendia, Jon. «Kezka eta harridura, Zaldibarko, Ermuko eta Eibarko herritarren artean» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  7. a b Angeles Escrivá / Josean Izarra. (2020ko otsailaren 23a). «Derrumbes Barinaga» El Mundo (Noiz kontsultatua: 2020ko otsailaren 23a).
  8. (Gaztelaniaz) Lardiés, Alberto. (2020-02-26). «Veinte días de "rabia e indignación" en las familias de los dos sepultados en Zaldibar» Vozpópuli (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  9. a b (Gaztelaniaz) «El superviviente malagueño del vertedero tóxico de Zaldibar: «Que saquen a mi primo de la basura»» sevilla 2020-02-22 (Noiz kontsultatua: 2020-02-22).
  10. a b (Gaztelaniaz) Aragón, El Periódico de. «El colapso del vertedero de Zaldíbar: Crisis política y dos muertos olvidados» El Periódico de Aragón (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  11. (Gaztelaniaz) «El vertedero contrató a topógrafos dos días antes del alud tras la aparición de una grieta» El Correo 2020-02-11 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  12. (Gaztelaniaz) ««Nuestro hermano murió como vivió: salvando vidas»» El Correo 2020-02-15 (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  13. (Gaztelaniaz) ««No descansaremos hasta encontrarlos»» El Correo 2020-02-24 (Noiz kontsultatua: 2020-02-24).
  14. (Gaztelaniaz) «Barinaga, jefe del vertedero y 'conde' de Eibar» El Correo 2020-02-23 (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  15. «Arriola: "Enpresa da zabortegiaren segurtasunaren erabateko arduraduna"» Euskal Irrati Telebista 2020-02-18 (Noiz kontsultatua: 2020-02-19).
  16. a b Hermosilla, Gotzon. «Zaldibarko luiziak harrapaturiko bi langileak erreskatatzeko lanak gelditu egin dituzte, amiantoarengatik» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  17. (Gaztelaniaz) Jabois, Manuel. (2020-02-23). «Buscando a dos compañeros entre el veneno del amianto» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-02-23).
  18. Ansa, Mikel P.. «Krisi baten gaineko hamaika krisi» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  19. (Gaztelaniaz) «La búsqueda de los desaparecidos se reactiva pese al amianto y la inestabilidad del terreno» El Correo 2020-02-07 (Noiz kontsultatua: 2020-02-15).
  20. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-02-07). «Lakua sabía que había amianto en el vertedero; el permiso data del año 2007» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-02-14).
  21. Eizmendi, Imanol Magro. ««Ez zen lurra, beltza zen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  22. Goikoetxea, Garikoitz. «Jaurlaritzak jasoa zuen Zaldibarko zabortegian amiantoa zegoela» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
  23. Manterola, Aitor. «Moreno sailburuordeak esan du enpresa zigortzea aztertzen ari zirela» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-09).
  24. a b Petxarroman, Iñaki. ««Zuloaren» barrunbeak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  25. Txantiloi:Local «Gobierno vasco revela que al vertedero de Zaldibar solo le quedaban tres años de vida» www.elsaltodiario.com (Noiz kontsultatua: 2020-02-18).
  26. Urain, Jon O.. «Ekologistek «susmo sendoa» dute Zaldibarren lindanoa egon daitekeela» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  27. a b Ansa, Mikel P.. «Zer gertatu da Zaldibarko zabortegian?» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  28. (Gaztelaniaz) «El Gobierno tardará «bastantes meses» en retirar los residuos y desconoce dónde llevarlos» El Correo 2020-02-10 (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  29. Ansa, Mikel P.. «Zer gertatu da Zaldibarko zabortegian?» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  30. (Gaztelaniaz) «Se reanudan las tareas de búsqueda de los dos trabajadores desaparecidos en el vertedero de Zaldibar» El Correo 2020-02-10 (Noiz kontsultatua: 2020-02-10).
  31. (Gaztelaniaz) «El Gobierno vasco habla de «accidente laboral» y elude asumir responsabilidades por el derrumbe» El Correo 2020-02-10 (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  32. (Gaztelaniaz) ««¡A saber lo que nos estamos tragando!»» El Correo 2020-02-16 (Noiz kontsultatua: 2020-02-16).
  33. (Ingelesez) «Diseñan una gran operación para rescatar a los trabajadores desaparecidos en el colapso de Zaldibar» Noticias Ultimas 2020-02-13 (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  34. (Gaztelaniaz) Deia. «Una firma holandesa asesorará sobre cómo vaciar los residuos colapsados» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-13).
  35. Berria. «Txorrotako urik ez erabiltzeko esan die Zaldibarko Udalak Eitzagako auzoei» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-12).
  36. «[BIDEOA "Ez urik, ez eta barazkirik jateko esan digute" - Zaldibar»] Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2020-02-25).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]