Zalditeriako 7. Erregimentua

Wikipedia(e)tik
Zalduneriako 7. Erregimentua» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zalditeriako 7. Erregimentuaren armarria

Zalditeriako 7. Erregimentua —edo, besterik gabe, Zalditeriako Zazpigarrena— (ingelesez 7th Cavalry Regiment) Ameriketako Estatu Batuetako Armadako zalditeriako erregimentu bat da. Jatorria XIX. mendean du, eta haren ezizena Garryowen da, bere ereserkitzat hartu zuen Garryowen irlandar doinuaren ohorez. Berez, 1866ko ekainaren 28an sortu zen.

Mundu osoan zerbaitegatik ezaguna baldin bada, 1876. urtean Little Big Horngo gudua‎n George Armstrong Custer ofizialaren agindupean zegoelarik Zaldi Ero buruzagiaren agindupeko siux gudaroste batek eman zion jipoiarengatik da. Porrot ikaragarri honek garai hartako AEBetan erregimentu honetako militarrak heroi edo martiri bilakatu zituen.

Gaur egun, nagusiki gerra-gurdiz osaturiko indar armatu bilakatu da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zalditeriako 7. Erregimentua Aldatu lotura Wikidatan