Zerbero

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:04, 21 apirila 2015
Zerbero, Gustave Dorérena

Greziar mitologian, Zerbero (grekoz Κέρβερος Kérberos, "putzuko deabrua") Hadeseko zakurra zen, Tifon eta Ekidnaren semea, hiru buruduna (nahiz eta askotan 50 edo 100 zituela esan) eta isatsaren ordez sugea zuena.

Zerberok Hadeseko atea zaintzen zuen, hildakoak atera eta biziak sar ez zitezen. Infernuko atea zaintzen duen zakurra beste mitologia indoeuroparretan ere ezaguna da, eskandinaviarrean kasu.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zerbero Aldatu lotura Wikidatan