Gustave Doré
Wikipedia(e)tik
Gustave Doré frantses marrazkigile, eskultore eta margolaria (Estrasburgo, 1832 - Paris, 1883). Egunkarientzat 10.000 marrazkitik gora egin bazituen ere, liburuak grabatuz apaintzen izan zen batez ere trebea. Besteak beste, Pantagruel (1854), Contes drolatiques (1856), L´Enfer de Dante (1861) eta Biblia (1866) ilustratu zituen. Ilustrazio erromantikoak dira, irudimenez beteak.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.