Ziehl-Neelsen tindaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mycobacterium tuberculosis mikroskopioan, Ziehl-Neelsen tindaketa erabili ostean.

Ziehl-Neelsen tindaketa Mycobacterium generoko bakterioak mikroskopio optikoan ikusteko erabiltzen den tindaketa berezia da, Ziehl eta Neelsen mediku alemaniarrek XIX. mendearen amaieran asmatu zutena.

Bakterioak ikusteko eta sailkatzeko gehien erabiltzen den prozedura Gram tindaketa da. Bakterio batzuek, ordea, zelula horma berezia dute, lipido asko dituena. Mycobacterium-ek, esaterako, azido mikolikoak eta argizariak dauzka, eta Gram tindaketarekin ez da tindatzen, hormaren lipidoek oztopatzen dutelako koloratzaileen sarrera. Zelula horma berezi horrek berezko ezaugarria dauka, aldiz: ez da destindatzen azido eta alkoholaren aurrean, gainontzeko bakterioengan gertatzen den bezala. Alegia, Mycobacterium azido-alholekiko erresistentea da. Ezaugarri berezi honetan oinarritzen da Ziehl-Neelsen tindaketa.

Prozedura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tindaketa egiteko fuksina koloratzailea erabiltzen da, bakterioaren zitoplasman sartzen dena prestakina berotuz. Gero, azido-alhohol nahaste bat erabiltzen da destindatzeko, baina fuksina zelula hormari atxikitzen zaio, destindaketa ezinezkoa izanik Mycobacterium bezalako bakterioengan. Mycobacterium-ek, beraz, fuksinaren kolorea mantentzen du (gorria), eta azido-alkoholari erresistenteak ez diren bakterioek geroago erabiltzen den koloratzailearen (metileno-urdinaren) kolorea hartzen dute (urdina).

Tindaketaren urratsak hauek dira:

  • porta gainean dagoen lagin lehorrari fenola duen fuksina gehitu
  • utzi minutu bat
  • irakite-punturaino berotu, poliki, 2 edo 3 minututan, koloratzailea zeluletan sar dadin
  • urez garbitu
  • azido-alkohol nahastea erabili, prestakina destindatzeko
  • ura gehitu berriz garbitzeko
  • urez garbitu, lehortu eta behatu mikroskopioan.

Mikrobio azido-erresistenteak gorriz ikusiko dira, eta erresistentzia hori ez dutenak, aldiz, urdinez.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]