Zelula horma

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Zelula horma gardenak landare zelulak banatzen.

Zelula horma zelula inguratzen duen geruza gotorra da. Bakterio, archaea, onddo, landare eta algetan daude. Animalia eta beste protista zeluletan zelula mintzak bakarrik inguratzen du.

Osaketa desberdina dute zelula desberdinen hormek baina izen eta funtzio berdinak dituzte. Zelulei babesa, gogortasuna nahiz gelditasuna eta balantze osmotikoa ematen dio.

Landare zeluletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Landare zelulek horma gogor zein bizigabea dute. Polisakaridoz, monosakaridoz eta gatz mineralez osatuta.

Polisakaridoen artean zelulosa da garrantzitsuena.

Funtzioak: Transpirazioa, zurgapena, zura osatu eta landarea zutik mantendu.

Horma hau ezinbestekoa da landareetarako, hau gabe zelula ura hartzen egongo litzateke etengabe.

Egitura eta osaketa kimikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hormaren lodiera zelularen adina eta funtzioekin lotuta dago eta hiru geruzatan banatzen da.

  • Erdiko xafla: hormetako oinarrizko egitura da eta zementu modura funtzionatzen du zelularen ondoz ondoko geruzak elkarrekin pilatuz. Egitura bakuna eta sendotasun likatsua du pektinari esker.
  • Oinarrizko horma: Landare zelularen kanpoko aldea mugatzeaz arduratzen da, mehea eta elastikoa da. Horma hau erretikulu mikrofibrilarrez eta matrize amorfoz osatua dago.
  • Horma sekundarioa: Landareek dituzten zelula batzuk beste horma bat izaten dute loditasuna eta gogortasun mekanikoa lortzeko. Oinarrizko horma gehiago sortzen ez denean eratzen da. Horma hauek garrantzi handia dute ehunak garraiatzeko edo gogortasun mekanikoko zeluletan.

Onddo zeluletan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Horma zelularraren osaketa kimikoa aldakorra da, gluzidoz, proteinaz eta lipidoz osaturik dago. Onddo talde gehienen hormak kitinaz glukoproteinaz, koipe azidoz, fosfolipidoz, gatz mineralez osaturik daude eta pigmentuak dituzte.

Bakterioetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakterio guztiek ez dute zelula horma berdina. Bakterio Gram positiboek Gram negatiboek baino horma lodiago dute. Hain zuzen ere, hormaren egiturak eragiten du Gram tindaketaren emaitza, koloranteek bakteriar horman finkatzen baitira.

Bakterioen zelula horma mureina (peptidoglikano deitua ere) molekulaz osatuta dago. Mureina oso erresistentea den polimeroa da, zelula hormari sendotasuna ematen diona. Molekula hori N-azetil-glukosaminaz eta N-azetil-muramikoz osatuta dago, 4 aminoazidoekin lotuta.

Gram positiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakterio Gram positiboen zelula hormaren osagaiak peptidoglikanoa %90ean eta azido teikoikoa %10ean dira. Azido hau polimero bat da eta zelula mintzean agertzen da antigeno gisa. Gure gorputzeko antigorputzek ezagutu egiten dute.

Gram negatiboak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bakterio Gram negatiboek %10 peptidoglikano dute periplasman, hau da, zelula mintz eta kanpo mintzaren artean. Gainerako osagaiak fosfolipidoak, proteinak, lipoproteinak eta lipopolisakaridoak dira.