Mycobacterium

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Mycobacterium
Mycobacterium tuberculosis
Sailkapen zientifikoa e
Domeinua: Bacteria
Filuma: Actinobacteria
Klasea: Actinobacteria
Ordena: Actinomycetales
Familia: Mycobacteriaceae
Generoa: Mycobacterium

Mycobacterium generoa bakterio Gram positiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Aerobioak dira eta hazkuntza oso motela dute, 16-24 orduoro ugaltzen baitira (Escherichia coli, aldiz, 20 minutuoro erdibidetzen da). Ez dira mugikorrak eta ez dute esporarik sortzen.

Genero honetako bakterioek berezko ezaugarria dute: zelula horma oso berezia. Izan ere, Mycobacterium guztiek zelula horma lodia daukate, lipido asko duena; lipido hauen artean azido mikolikoak eta argizariak nabarmentzen dira (azido mikolikoek izena ematen diote Mycobacterium-i). Osaketa berezi hori dela eta, bakterio hauek ez dira ongi tindatzen Gram tindaketarekin, eta tindaketa bereziak erabiltzen dira mikroskopioan ikusteko (Ziehl-Neelsen-ena, adibidez).

Genero honetako espezie gehienak saprofito ez-kaltegarriak dira, lur zoruan edo uretan bizi direnak. Patogenoen artean tuberkulosia eta legenarra eragiten dutenak besterik ez daude.

  • tuberkulosia eragiten duten espezieak hauek dira: Mycobacterium tuberculosis, Mycobacterium bovis, Mycobacterium africanum eta Mycobacterium microtti. Sarritan espezie guzti hauek "Mycobacterium tuberculosis-aren taldean" elkartzen dira.
  • legenarra sortzen duen bakterioa Mycobacterium leprae da. Bakterio hau zelula barneko patogeno hertsia da, eta orain arte ezin izan da laborategiko hazkuntza-inguruetan kultibatu.

Mycobacterium patogenoek erresistentzia handia diote botika askori. Haien zelula horma hain lodia eta sendoa izanik, zelula horma desegiten duten antibiotikoak (penizilina edo zefalosporinak, kasu) ez dira erangikorrak bakterio hauen aurka.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Mycobacterium Aldatu lotura Wikidatan