Zirkuitu moztaile

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zirkuito moztaile edo mugatzaile bat seinale batek hartzen dituen balioak mugatzen dituen zirkuitu bat dugu, eta muga horietatik kanpo dauden seinaleen zatiak mozten ditu. Zirkuitu moztaile sinpleenak ondorengo irudietan agertzen diren diodo bidezko zirkuituak dira, zenbaitetan erresistentziak ere izaten dituzte intentsitateak kontrolatzearren. Oso interesgarriak dira seinale digitalak kontrolatzeko hala nola neurketa gailuetatik datozen seinale analogiko indartsuegiak kontrolatzeko.

Diodo bidezko moztaileak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zirkuitu moztaile sinpleenek diodoak erabiliz beren eroankortasun propietateen bidez hainbat efektu lor ditzakete. Ondoren zirkuitu hauen eskema zenbait ageri da. Adibideetan seinale sinusoidal bat erabili da; hala ere, zirkuitu honek diodoak jasan dezakeen frekuentzia eta balioetako edozein seinale mugatu dezake.

Goi moztailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tentsio batetik gorako seinaleen zatiak mozten ditu (ikusi A irudia beheran).

Behe moztailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tentsio bat baino baxuagoak diren seinale zatiak mozten ditu (ikusi B irudia beheran)

Bi mailetako moztailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tentsio goren baten eta tentsio minimo baten arteko seinaleak soilik mantentzen ditu soberakinak mozten dituelarik (ikusi C irudia beheran)


A irudia
B irudia
C irudia; OHARRA: Adibidean muga balio biak balio absolutu bera duten arren (U), ez du zertan horrela izan behar, seinalea U eta -V bi balioen artera muga liteke.

Artikulu interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]