Zorroaga
Wikipedia(e)tik
Zorroaga Donostiako auzoa da. Biztanle gutxien dituen auzoetako bat da, eta bertan, familia bakarreko etxebizitzak nagusi dira. Gaur egun Miramon-Zorroaga auzoaren barnean kokatzen da.
Auzoaren hirigintza, erliebearen malkartasunaren ondorio da. Malda handiegiak, hiriko beste guneetan eraikitako blokeak altxatzea ezinezko egiten du. Halere 2000ko hamarkadan goi maila ekonomikoa duten jendeen etxebizitza multzoak eraiki izan dira.
Eraikinak [aldatu]
Auzoan, hiriko medikuntza azpiegitura garrantzitsuena dago, Donostia Ospitalea. Horrez gain, azken urteetan, zaharren egoitza bat eta klina pribatu bat ezarri dira bertan.
Ikus, gainera [aldatu]
| Artikulu hau Gipuzkoako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |