Zotz egiteko formula

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Zotz egiteko formulak haur jolas batzuetan taldekideak aukeratu edo jolaseko pertsonaiaren bat edo bestea nor izango den zotz egiteko erabiltzen diren kanta, hitz-joko edo bestelako formulak dira.

Zotz egiteko kantak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zotz egiteko kantetan, jolasean aritu behar diren haurrak biribilean jartzen dira eta haur batek kanta abesten hasten da silabaz silaba, aldi berean biribileko haurrak banan banan seinalatuz erlojuko orratzen zentzuan edo alderantziz. Kantako azken silaba egokitzen zaion haurra izango da aukeratua.

Euskaraz, zotz egiteko hainbat kanta dago. Horietako bat hau da:

Dona dona katona
sutondoan aitona
lepotik behera kuttuna
atera hadi kanpora
neska edo mutil tuntuna.

Aldaerak ere baditu arestiko kantak. Oiartzunen esaterako hau jaso da:

Dona-dona, katona,
kaka zaharra mantzona.
Kukulumera-kukulumera,
atsua goitik behera.
Nongo atsua?
Tarrapateko atsua;
eskaileran beheti eroita
hautsi du kaskua.

Zotz egiteko beste formula batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantak alde batera, badira bestelako formulak jolasetan zotz egiteko. Esaterako, haur adina txotx biltzen dira, tartean motzagoa den bat. Batek esku batean gordeko ditu, txotxen zati bat erakutsiz. Bakoitzak txotx bat aukeratuko du. Motza aukeratzen duena hasiko da.