Zubizarreta etxea

Koordenatuak: 43°19′32″N 3°01′04″W / 43.325462°N 3.017729°W / 43.325462; -3.017729
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zubizarreta etxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Getxoko eremu berezia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaGetxo
Koordenatuak43°19′32″N 3°01′04″W / 43.325462°N 3.017729°W / 43.325462; -3.017729
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1948
Arkitektura
ArkitektoaManuel María Smith
Ondarea
EJren ondarea252

Zubizarreta Etxea Getxo udalerriko Areeta Auzoan kokatzen da. Nerbioi ibai ertzean eta Txurruka kaiaren aurrean. Evaristo Txurruka 8. garren zenbakian.

Apaindura nautikoa 1948an eraiki zen etxea, Alejandro Zubizarreta "Naviera Vascongada"-ko kudeatzaile eta aholkulariarentzat. Manuel Smith Ibarra eta Juan Carlos Smith Prado arkitektoren lana da.[1]

Lekua, urte batzuk lehenago Areetako hondartza erreformatzeko proiektu bat zen, plaza publiko batek okupatuko zuen, haren erdian pergola edo musika-kioskoa egongo zen. Garatu ez zen proiektua eta aurrekoan aipatutako arkitektoetako batek sinatutakoa zen.[2]

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau aldeak agerian dituen etxea, oin laukizuzen zapala, isuri askotako teilatua. Altxaeran behe-oina eta beste bost oin ditu, eta azken oinean sekzio koadroko dorre txiki bat altxatzen da, gainean kalostra eta pinakuluz osaturiko terraza, fatxada nagusiko ezker alboko angeluan ikus daitekeenez. Fatxada horretan hondoraturik eta molduratutako erlaitzak bereizirik azaltzen da azken oina. Orejeta formako bao dinteldunen bi ardatz aurkezten dira, eta bigarrena eta hamargarrena balkoi irten burdinsaredunak dira.

Erdikoak dekoraziozko elementuak aurkezten ditu: pilastren arteko sarrera arku eskartzano beheratuak osatua da, eta giltzarrian txirla bat aurkezten da; gainean, mentsulak dituen erlaitzean bermaturiko balkoi irten bat, eskantzuetako pinakuluez osaturiko balaustrada. Erdiko sarrera taulamendu batez dekoratua dago, eta gainean zatituriko frontoi bat eta armarria ikus daitezke. Dorrean armarri angeludun bat aurkezten da molduratutako zokaloaren gainean. Kareharrizko silarriz eginda daude behe-oina, baoen inguruak, eskantzuak eta dekoraziozko elementuak; gainerakoa hareharrizko silarriz egina da.[3]

Zuhaitz dorre nautiko batez koroatuta dago eraikina, Getxoko udaletxearen eta jabearen arteko truke epistolari baten arabera bere altera murriztu bear izar zuten. Lanak 1954ko uztailaren 19an amaitu ziren.

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

   

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]