Godalet

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gandola» orritik birbideratua)
mahai-jokotarako godaleta

Godaleta edo gandola metalezko, plastikozko edo beste material batzuez egindako edalontzi txikia da, bere ahoan zabalagoa dena oinean baino, eta hainbat erabilera dauzkana:

  • Gozogintzan, pastel txikiak eta gelatinak egiteko molde gisa erabili ohi da godaleta.
  • Godaletaren erabilera ohikoena esku eta mahai-jokoetan dago, dadoak astintzeko eta taula gainean botatzeko jokoa hasteko erabiltzen da. Partxisean, antzara-jokoan eta fitxak dadoen bidez lortutako puntuen arabera mugitu ahal izateko beste mahai joko batzuetan ibiltzeko erabiltzen da.
2009ko Zuberoako maskarada eta Godaleta dantza Barkoxen.

Godaleta dantzan gabota motako dantza da, non dantzariek godaleta edo edalontzi baten inguruan eta gainean dantzatu behar duten. Trebetasun dantza bat. Dantzariek frexatak, txingiliak, farrusak etabarreko puntuak erakutsi behar dituzte. Filmean Leitzako plazan dago grabatuta dantza hau, udaletxearen parean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]