Zuberoako maskarada

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
2009ko Maskaradak Barkoxen.

Zuberoako maskarada Zuberoako neguko inauteria da, ikuskizun zehatz eta antzerkiko baliabidez osatua[1]. Jatorri zahar bezain ezezagunekoa da. Garai batean laurogei bat dantzarik parte hartzen bazuten ere, gaur egun, hogei batek osatzen dituzte maskaradak.

Dantzak, bertsoak eta kantuak leku berezia dute pertsonaia jakin batzuen inguruan gertatzen den ikuskizunean.

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Europako maskarada [aldatu]

XVI. mendean Ingalaterran sartu zen, eta arrakasta handia izan zuen XVII. mendean. Mozorroak eta agertokiak ikusgarriak izaten ziren, eta alegoria aldetik oso landuak ziren. Maskarada-egilerik ezagunena Ben Jonson, gorteko olerkaria, izan zen, 1605-1631 urteetan. Hura erretiratu zenean, maskaradak literatura-balioa galdu zuen, eta ikuskizun huts bihurtu zen. Ukaezinezkoa da maskaradak balletean, operan eta pantomiman izan duen eragina.

Zuberoako maskarada [aldatu]

Euskal Herrian, europar usadioarekin bat eginik, Zuberoan sartu zen XVI. mendean. Inauterietako igande guztietan gazteak bildu eta maskaradak prestatzen zituzten, eta herriz herri ibiltzen ziren mozorroz jantzirik. Euskal Herrian ezagunak ziren ofizio jakinetakoak ziren pertsonaiak eta taldeak. Dantzaz, musikaz, mintzoaz eta mimoaz baliatzen ziren lanbideak antzezteko. XXI. mendean oraindik bizirik diraute, eta orain dela hirurehun eta laurehun urte bezalaxe antolatzen dira.

Kokapena [aldatu]

Basabürüa eskualdeko Altzai, Urdiñarbe edo Atharratzek antolatutakoek ospea badute ere, urtero inauteri garaian eta lau hilabetean Zuberoako herri batek maskarada prestatzen du, lan horretan festa berezi bat sortuz[2]

Pertsonaiak [aldatu]

Zamaltzain-dantza (Le dance du Chibalet), Paul-Adolphe Kauffmann, 1906.

Normalean, 25 bat lagunek osatzen dute segizioa, eta bi alde kontrajarritan banatzen dira: alde batetik, Gorriak, dotore eta ordenatuak eta, fanfarreak banatuta, Beltzak, zikinak, baldarrak eta zaratatsuak[3][4]. Maskaradako bost dantzari hoberenak, Aitzindariak deitutakoak, gorrien taldean daude: Txerrero, Gathuzain, Kantiniersa, Zamalzain eta Entseinaria[5]. Batzuetan aitzindari beltzak ere izaten dira.

Hona hemen Zuberoako maskaradaren pertsonaia nagusiak[6]:

  • Gorrien maskarada:
  • Beltzen maskarada:
    • Xorrotxak: Zorrotzaileak, patroia eta mutila. Erremintak zorrozteari ekiten diote. Buruan, katagorri disekatua duen kapela daramate.
    • Buhameak: Lauek zurezko ezpata handia dute dantzatzeko[8].
    • Kauterak: Sei dira, horietako bat (Bedezia) mediku-jantzita. Sustraiz egindako makilak dituzte, kaskabiloekin apaindurik daudenak. Arropa zahar eta txikitua erabiltzen dute, maila apala adierazteko.

Zatiak [aldatu]

2010eko Larraineko maskarada: bi Txerrero, Kantiniersa, Gathuzaina eta Zamalzain dantzan.

Maskaradak hiru parte ditu, egun sinplifikatuak daudenak:

Barrikada [aldatu]

Behin herrira helduta, erakustaldia prestatzeko segizioa herrian zehar ibiltzen da. Arribadaren soinuari jarraituz, etxe nagusiak bisitatzen dituzte, non jateko eta edateko ematen dizkieten. Horrela, herriko nagusiak omentzen dituzte.

Branlia [aldatu]

Dantza hau hiru ataletan banatzen da:

  • Kontrapasa: 2/4 aldiko konpasa duen doinua dantzatzen dute. Pertsonaiek kate irekian dantzatzen dute, Jauna buruan eta Laboraria atzean. Entseinaria aurrean doa zuzenduz eta bandera eskuz aldatuz. Txerrero, Gathuzain, Kantiniersa eta Zamalzainek biribil barruan dantza egiten dute elkarrekin.
  • Braletik jauzia: Hasieran pertsonaia guztiek ez dute dantzatzen, Entseinaria eta nagusiak tartean. Gero, bakoitzak bere abilezia erakusten du banan-banan.
  • Karakoiltzia: Katean dantzatzen den dantza geldoa da, pauso bakarra duena. Entseinaria da zuzendaria.

Ofizioarenak [aldatu]

Zati honek parodiak antzezten ditu, Zamalzain eta Jauna pertsonai nagusiak izanik. Honela egiten du ofizioa bakoitzak[6]:

  • Marexalak: Zamalzaina ferratu behar dute. Hasieran gaizki eginen dute, eta ongi gero.
  • Khestuak: Zamalzain zaldiaren zikiratzea antzezten dute. Lehenbiziko saioan ez dute lortuko eta nagusiak, haserre, mutila kaleratuko du. Haren ordez, Pitxu kautera hartuko du laguntzaile, baina honek lehengoa baino ezgauzagoa dela erakusiko du. Izan ere, Zamalzainen ordez, Kantiniersa harrapatuko baitu zikiratzeko. Berriro mutila onartu eta, orduan bai, Zamalzain zikiratuko dute. Lana amaitutakoan, barrabilak (bi patata) airean botako dituzte.
  • Txerrero, Gathuzain, Kantiniersa, Zamalzain eta Entseinaria: Gabota dantza egiten dute, biribilean egiten den dantza korala.
  • Xorrotxak: Plazan sartu, abestien bitartez agurtu eta Jaunaren ezpata zorroztea izanen dute lantegia. Khestuek bezala, hiru saiakera behar izango dituzte. Lehendabizikoan nagusiak mutila kaleratuko du, bigarrenean Pitxu kontratatu eta okerrago eta, hirugarrenean, berriro mutila onartuta, lana ondo burutuko dute.
  • Buhameak: Plazan sartzen dira zarataka. Beren zurezko ezpatak erabiliz dantza basa egiten dute eta, ondoren, nagusia bere balentriak adieraziz plazan zehar ibiliko da.
  • Aitzindariak: Nagusien aurrean godaleta bat kokatu eta bakoitzak, haren gainean, Godaleta dantza egiten du. Oso dantza zaila da, dantzari bakoitzak godaletaren gainean salto egin behar duelako, hura bota barik.
  • Kauterak: Gutxienez lau galdaragilek antzezten dute, tartean Kabana patroia eta Pitxu mutila. Plazan zarata handia atereaz sartzen dira. Kabanak, liburu handi bat eta zartailua eskuetan dituela, mutilari galderak egiten dizkio zein herritan dauden jakiteko. Jaunaren pertza zaharra konpontzea dute eginbeharra. Lana ordaintzeko, Jaunak sos batzuk airean jaurtiko ditu. Buhame eta kauterek jauzi eginen dute dirua hartzeko eta Pitxu, azpian harrapatuta, hil eginen da. Zorionez, Bedeziak egindako ebakuntzari esker, Pitxu berpiztuko da. Ebakuntza aurrera joan ahala, Pitxuren gorputzetik mota guztietako objektuak ateratzen dituzte, eta Kabanak mutilaren testamentua irakurtzen du.
  • Batzuetan Jauna-Andereak eta Laboraria-Laborarisak beren dantza izaten dute maskaradaren barruan.

Inauteria bukatzeko, bai pertsonaia guztiek, bai ikusleek, Muñeiñak dantzatzen dituzte.

Zuberoatik kanpoko erakustaldiak [aldatu]

Normalean, maskarada ez da Zuberoatik kanpo egiten. Hala ere, batzuetan Baionan ere egin da[9].

Hego Euskal Herrian, Gaztedik 1954ko maiatzaren 9an egin zituen Zuberoako dantza batzuk lehen aldiz, Dindirri dantza taldeak irakatsita. Gaztedik 1994ko otsailean egin zuen Santutxun bere lehen maskarada osoa. Ordura arte Donostiako Argia taldeak soilik lortu zuen Zuberoako maskarada oso bat kaleratzea 1980ko hamarkadan. Argiak jatorrian egiten den modu berberean aurkeztu zuen, baina Gaztedik Bizkaiko lurraldera egokitutako antzezpen bat prestatzea lortu zuen, termino soziologiko eta linguistikoetan. Ordutik aurrera, maskarada ugari era horretan oinarrituta egin dira[10].

Ikus gainera [aldatu]

Erreferentziak [aldatu]

Kanpo-loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Zuberoako maskarada