¿Quién puede matar a un niño?

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
¿Quién puede matar a un niño?
Jatorria
Argitaratze-data 1976
Jatorrizko izenburua ¿Quién puede matar a un niño?
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Genero artistikoa beldurrezko zinema
Iraupena 100 minutu
Kolorea koloretakoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Narciso Ibáñez Serrador
Gidoigilea(k) Narciso Ibáñez Serrador
Antzezlea(k)
Prunella Ransome
Lewis Fiander
Antonio Iranzo
Marisa Porcel

[[Kategoria:Lewis Fiander Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Antonio Iranzo Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Marisa Porcel Itzuli antzeztutako filmak]]
Bestelako lanak
Musikagilea Waldo de los Ríos
Argazki-zuzendaria José Luis Alcaine
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Espainia
Kanpo loturak

¿Quién puede matar a un niño? (euskaraz Zeinek hil ahal du ume bat?) 1976ko Narciso Ibáñez Serrador espainiar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako beldurrezko film bat da. Juan José Plans asturiar idazle eta kazetariaren El juego de los niños ("Haurren jolasa") liburuan oinarritua dago. Lewis Fiander, Prunella Ransome, Antonio Iranzo eta María Luisa Arias aktoreek antzeztu zuten.

Espainia mailan, bere garairako guztiz berritzaile eta aurreratua izan zen film bat da, gaur egun espainiar beldurrezko film klasiko bilakatu da, ondorengo beldurrezko filmeetan izandako eraginaren ondorioz. Adibidez, filmaren hasieran gerra eta goseten ezberdinetan zehar haurrei tratu txarrak eman eta torturatzen dituzten helduen benetazko eszenak agertzen dira, tartean filmaren tituluak txertatuz.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tom eta Evelyn (Lewis Fiander eta Prunella Ransome) Espainiako kostaldeko herri batera bere ezkontz-bidaiaren amaieran iritsi berria den ingeles bikotea da. Halere, iristean lurjota geldituko dira: oporrak lasai igarotzeko asmoa zuten lekua zaratatsua baita. Hortaz, txalupa bat alokatu eta aurrez Tom gazteagoa zela izandako uharte txiki batera joatea erabakiko dute. Beren harridurarako, uharteko biztanle bakarrak haurrak direla jabetuko dira, indar misteriotsu batek bultzarazi eta helduen aurka matxinarazten dituen haurrak.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lewis Fiander - Tom
  • Prunella Ransome - Evelyn
  • Maria Druille - Neskato negartia
  • Antonio Iranzo - Neskato negartiaren aita
  • Luis Ciges - Enrique Amorós, postaria
  • Fabián Conde - Argazki dendako langilea
  • Miguel Narros - Lehen kostazaina
  • Lourdes de la Cámara - Neskatoa
  • Roberto Nauta - Mutikoa
  • Javier de la Cámara - Neskatoa
  • María Luisa Arias
  • Marisa Porcel
  • Juan Cazalilla
  • Antonio Canal
  • Aparicio Rivero
  • Andrés Gómez

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]