Narciso Ibáñez Serrador

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Narciso Ibáñez Serrador
Narcizo Ibañez Serrador.JPG
Bizitza
Jaiotza Montevideo1935eko uztailaren 4a (83 urte)
Herrialdea  Uruguai
 Espainia
Familia
Aita Narciso Ibáñez Menta
Ama Pepita Serrador
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak idazlea, zinema zuzendaria, margolaria, gidoilaria eta telebista aurkezlea
IMDb nm0406654

Narciso Ibáñez SerradorChicho Ibáñez Serrador eta Luis Peñafiel izen-deiturez ere ezaguna— (Montevideo, Uruguai, 1935eko uztailaren 4a) zinema- eta telebista-zuzendaria da. Uruguain jaioa, Espainian bizi da 1947az geroztik. Telebistarako egin dituen saioek ospe handia eman diote. Bereziki aipagarriak ditu Un, dos, tres... responda otra vez —lehen garaikoa (1972-1978) izan zen arrakastatsuena, nahiz eta gero (1982tik 1988ra eta 1991tik 1994ra) jarraipena izan zuen— eta Hablemos de sexo (1990), non maisutasun handiz bildu baitzituen dibertsioa eta pedagogia, umorea, erotismoa eta kultura.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak antzezleak zituen, eta antzerki-lanak idazten hasi zen. Geroago, ordea, zinemarako eta telebistarako idatzi zuen. RTVEren hasieran, Historias de la frivolidad (1967) egin zuen, zeinetan erotismoaren eta zentsuraren arteko historian zeharreko borrokari buruzko ikuspegi umoretsua eskaintzen baitzuen. Aitzitik, Historias para no dormir (1970) saioan beldurrezko istorioak kontatzen ziren. Zineman, aldiz, La residencia (1969) eta ¿Quién puede matar a un niño? (1976) beldurrezko filmak zuzendu ditu. Berrikiago, eta RTVErentzat betiere, Waku-Waku (1990) eta El semáforo idatzi eta zuzendu ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]