Àlex Mumbrú

Wikipedia, Entziklopedia askea
Álex Mumbrú» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Àlex Mumbrú
Mumbru Beijing.jpg
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1979ko ekainaren 12a (38 urte)
Herrialdea  Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerak saskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Bilbao Basket -
Club Joventut de Badalona -
Real Madrid -
 
Posizio edo espezialitatea hegalekoa
Kirol zenbakia 15
Pisua 105 kilogramo
Altuera 202 zentimetro
Jasotako sariak

Àlex Mumbrú Murcia (Bartzelona, 1979ko ekainaren 12a -) saskibaloi jokalari kataluniarra da, egun ACBko Bilbao Basket taldean dabilena[1].

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2,02 metroko hegalekoak Espainiako selekzioarekin Mediterranear Jokoak irabazi zuen 2001ean Tunisen. Urte hartan ACB Ligaren All Starrean hartu zuen parte Valladoliden.

2002an Real Madridek fitxatu eta 72-83 Eurocup galdu zuen Charleroin Hapoel Jerusalemen aurka.

2004an DKV Joventutek fitxatu eta urte bi eman zituen han, bitan play-offak jokatuz.

2006ko udan, berriro Real Madridek fitxatu eta ACB Liga eta Eurocup irabazi ez ezik txapeldunordea ere izan zen Espainiako Saskibaloi Errege Kopan. Gainera, Pepu Hernández entrenatzailea izanda, Espainiako selekzioarekin Munduko Saskibaloi Txapelketa irabazi zuen Japonian.

2008an Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte non zilarrezko domina lortu zuen.

2008-09 denboraldia bukatzean Real Madridek uko egin eta Bilbao Basketek fitxatu zuen hiru denboraldietarako[2].

2009ko irailean Polonian Europako Saskibaloi Txapelketa irabazi zuen.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Àlex Mumbrú Aldatu lotura Wikidatan