Álvaro Morte
Álvaro Morte | |
---|---|
![]() (2020) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Álvaro Antonio García Morte |
Jaiotza | Algeciras, 1975eko otsailaren 23a (50 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | School of Cinematography and Audiovisual of the Community of Madrid (en) ![]() |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea eta enpresaburua |
Altuera | 1,83 metro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Alvaro Antonio Morte Garcia Perez (Algeciras, Cadiz, 1975eko otsailaren 23a), Alvaro Morte ezizenez ezaguna, aktore espainiarra da, telesailetan egindako lanagatik ezaguna. Gabriel Aretaren papera egin zuen Amar es para siempre[1] filmean, Lucas Moliner-ena El secreto de Puente Viejo-n[2] (biak Antena3ren ekoizpenak) eta Sergio Marquía-rena Vancouver Media ekoiztetxearen La casa de papel(2017-2021), Atresmedia Telebistagaz[3]alkarlanean. Telesaila Netflixen eman ondoren, eta arrakasta globala izan zuen, aktoreari ospe handia emanez Espainiako mugetatik kanpo.[4]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Alvaro Morte Algecirasen jaiotako aktore espainiarra da, eta telesailetan egindako interpretazioengatik da ezaguna. 1999an Kordobako Arte Dramatikoko goi-mailako eskolan graduatu zan. 2012an "300 Pistolas" izeneko antzerki konpainia sortu zuen eta “El lazarillo de Tormes”, “Tres sombreros de copa”, “La casa de Bernarda Alba” eta “El perro del hortelano” antzezlanak zuzentzen hasi zan.
Telebistako bere ibilbideko rol garrantzitsuenak Bandolera, Amar es para siempre, El secreto de Puente Viejo eta La casa de papel telesailetan izan dira, guztiak Antena 3en emanak. Telesail horietako azkenak, Netflix plataforman ere emana, hainbat saritarako izendapena ekarri dio: telesail[5]bateko aktore protagonista onenaren Feroz saria, aktore nagusi onenaren Aktoreen Batasunaren saria, aktore onenaren Zapping Award saria eta aktore onenaren Iris saria.[6]
2018an, Oriol Paulo zuzendariaren Durante la tormenta film luzea egin zuen, Adriana Ugarterekin batera, eta arrakasta handia izan zuen nazioartean. Urte bat geroago, Movistar+ El embarcadero fikzioko protagonista izan zen, Irene Arcos eta Verónica Sánchezegaz batera. Bigarren denboraldia amaitu arte iraun zuen. 2020an, Orange TV [7]Espainian emandako The Head nazioarteko fikzioaren banatzailearekin bat egin zuen. 2021ean Amazon Prime Videon estreinatu zuen “La rueda del tiempo” superprodukzio estatubatuarra, Logain Ablar bezalako paper nagusiagaz. Gainera, Sin límites telesailerako protagonistaren papera iragarri zen, Prime Video eta Telebista Española kateen arteko koprodukzioa.[8]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telekomunikazio ikasketak egiten hasi zen, baina laster ezagutu zuen interpretazioaren munduarekiko bokazioa, eta Kordobara eta, ondoren, Finlandiara joan zen Arte Dramatikoa ikastera, beka bati esker.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteak | Tituloak | Pertsonaia | Notak |
---|---|---|---|
2002 | Hospital Central | Bombero / Buzo | 2 kapitulu |
Policías, en el corazón de la calle | Sin información | 3 kapitulu | |
2007 - 2008 | Planta 25 | Ray | 64 kapitulu |
2008 | Aída | Jefe de Luisma | kapitulu bat |
2009 | ¡A ver si llego! | Pablo | 6 kapitulu |
2009 - 2010 | Cuéntame cómo pasó | Toño | 4 kapitulu |
2010 | Las chicas de oro | Sin información | kapitulu bat |
2011 - 2012 | Bon día, bonica | Román | 60 kapitulu |
2012 | Isabel | Soldado de Girón | kapitulu bat |
La memoria del agua | Miguel Suárez Toro | 2 kapitulu | |
2012 - 2013 | Bandolera | Adolfo Castillo | 14 kapitulu |
2014 | Bienvenidos al Lolita | Narrador | 4 kapitulu |
El Príncipe | Ballesteros | kapitulo bat | |
Víctor Ros | Donato Vergel | kapitulo bat | |
Amar es para siempre | Gabriel Areta | 32 kapitulu | |
2014 - 2017 | El secreto de Puente Viejo | Lucas Moliner | 537 kapitulu |
2017 - 2021 | La casa de papel | Sergio Marquina «El Profesor» | 41 kapitulu |
2019 - 2020 | El embarcadero | Óscar León Faus | 16 kapitulu |
2020 | El último show | Él mismo | kapitulu bat |
The Head | Ramón | 6 kapitulu | |
2021 | La rueda del tiempo | Logain Abbair | 4 kapitulu |
2022 | Sin límites | Juan Sebastian Elkano | 6 kapitulu |
Historias para no dormir | Sin información | kapitulu bat |
Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteak | Tituloak | Pertsonaia | Zuzendaria |
---|---|---|---|
2007 | Lola, pelikula | Rafael Torres | Miguel Hermoso |
2018 | Durante la tormenta | David Ortiz | Oriol Paulo |
2022 | Objetos | Mario | Jorge Dorado |
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urteak | Sariak | Nominazioak | Lana | Emaitza |
---|---|---|---|---|
2018 | Feroz Saria | Telesailaren aktore onena | La casa de papel | Nominatua |
2018 | Aktoreen Saria | Telesailaren aktore onena | Nominatua | |
2018 | Zapping Award | aktore hoberena | Nominatua | |
2019 | Iris Saria | Aktore gizon onena | Irabazlea | |
2019 | Unioen Saria | Filmaren aktore onena | Irabazlea |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Valencia, Alberto. «Segunda Temporada» Amar es para siempre (kontsulta data: 2022-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Telenovela, Por. (2016-12-22). «Álvaro Morte deja ‘El secreto de Puente Viejo’» Diez Minutos (kontsulta data: 2022-10-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Álvaro Morte: «La casa de papel va a marcar un antes y un después en la forma de tratar la ficción en este país»» abc 2017-06-27 (kontsulta data: 2022-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Roca, Ana. (2020-08-15). «Álvaro Morte, el éxito inesperado de un hombre tranquilo» El País (kontsulta data: 2022-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Redacción. (2019-11-29). «El algecireño Álvaro Morte, nominado a los Premios Feroz por 'La casa de papel'» 8directo (kontsulta data: 2022-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Redacción. (2019-11-19). «'La casa de papel', gran triunfadora de los Premios Iris 2019» Vertele (kontsulta data: 2022-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) Such, Marina. (2020-06-19). «Álvaro Morte entró en ‘The Head’ casi por casualidad» Fuera de Series (kontsulta data: 2022-10-25).
- ↑ (Gaztelaniaz) RTVE, PRENSA. (2021-04-22). «Rodrigo Santoro y Álvaro Morte, protagonistas de 'Sin límites'» RTVE.es (kontsulta data: 2022-10-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea][[Kategoria:Espainiako telebista aktoreak]