La casa de papel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
La casa de papel
Casadepapelwordmark.png
Jatorria
Sortzailea Álex Pina
Jatorrizko izenburua La casa de papel, Haus des Geldes eta Money Heist
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Jatorrizko herrialdea Espainia
Sasoi kopurua 2
Atalak 22
Ezaugarriak
Genero artistikoa thrillerra, akziozko filma, Umore beltza eta lapurreta filma
Hizkuntza gaztelania
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Madril eta Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusia
Antzezlea(k)
Álvaro Morte (el profesor )
Pedro Alonso
Úrsula Corberó
Miguel Herrán
Itziar Ituño
Esther Acebo (Mónica Gaztambide )
Paco Tous
Alba Flores
Jaime Lorente
Enrique Arce
María Pedraza
Kiti Manve
Najwa Nimri
Fernando Cayo
Hovik Keuchkerian
Rodrigo de la Serna
Pep Munné
Darko Perić (Helsinki)





[[Kategoria:Esther Acebok Itzuli antzeztutako telesailak]]


[[Kategoria:Jaime Lorentek Itzuli antzeztutako telesailak]]

[[Kategoria:María Pedrazak Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Kiti Manvek Itzuli antzeztutako telesailak]]

[[Kategoria:Fernando Cayok Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Hovik Keuchkerianek Itzuli antzeztutako telesailak]]

[[Kategoria:Pep Munnéek Itzuli antzeztutako telesailak]]
[[Kategoria:Darko Perićek Itzuli antzeztutako telesailak]]
Ekoizpena
Konpainia ekoizlea Atresmedia Itzuli
[[Kategoria:Atresmediak Itzuli ekoitzitako telesailak]]
Emanaldia
Hasiera-data 2017ko maiatzaren 2a
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Espainiako Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionala, Museo Casa de la Moneda Itzuli eta Toledo
Historia
Jasotako sariak International Emmy Award for best drama series
Kanpo loturak
www.antena3.com/series/casa-de-papel/

La casa de papel (euskaraz Paperezko etxea) espainiar telesail bat da, Vancouver Media ekoiztetxeak Antena 3 telebista katearentzat egina. 2017ko maiatzaren 2an estreinatu zen telebistan, eta saioko protagonista nagusiak Úrsula Corberó, Itziar Ituño eta Álvaro Morte dira.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

"Irakaslea" deituriko pertsonaia misteriotsu bat zerbait handia eta bakarra prestatzen ari da: historiako lapurreta handiena burutzea. Horretarako, zortzi pertsonak osatutako talde bat errekrutatzen du, eta guztiek baldintza bakarra dute: inork ez du ezer galtzeko. "Zer deritzozu 2.400 milioi euro lortzeari?" galdetzen dio Irakasleak Tokiori, lapurretan aditua den eta polizia bere atzetik dabilen neska gazte jakitunari.

Tokio Irakasleak errekrutatutako pertsonen taldera batuko da. Taldea osatzen dutenak honakoak dira: Berlin, buruzagia; Mosku, faltsutzean aditua; Rio, informatikaria; Nairobi, faltsutzailea, Denver, Moskuren semea; Helsinki eta Oslo, indar basatia. Bost hilabeteko errekrutatzean pauso, xehetasun eta aukera guztiak memorizatu ondoren, azkenean Moneta eta Tinbre Fabrika Nazionalean hamaika eguneko itxialdira iritsiko da taldea dirua eskuratzeko asmoz, armada-gorputzez inguraturik eta 67 bahiturekin.

Boikota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Telesail honek, estreinaldiko lehenengo egunetan boikota jasan zuen sarean. Izan ere, Miren Gaztañagari gertatu zitzaion bezala, telesail honetan Itziar Ituñok parte hartzea ez zuten ondo ikusi zenbait espainiarrek.[1]

Twitterrean traol bat sortu zuten, #BoicotLaCasaDePapel delakoa. Bertan, Dena da ETAren kasuan bezala, Itziar Euskal Preso Politikoen urrunketaren aurka egoteagatik ETAren alde egotea leporatu zioten. Honen ondorioz eta boikotaren aldekoen iritziz, hilabete bat lehenago El guardián invisibleri gertatu zitzaionaren antzera Itziarrek berak eta telesailak boikota merezi zuten.[2]

Boikotaren porrota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boikotak ez zuen helburua lortu. Izan ere 4.090.000 ikus-entzulek ikusi zuten osorik telesailaren aurreneko atala. Bere ordutegian liderra izan zen telesaila. Euskadin datua txikiagoa izan zen Espainiako osotasunean baino: %17,8. Hala ere, bere ordutegian gehien ikusia izan zen, eta 127.000 ikusle izan zituen.[3]

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren mailako pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldiak eta atalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Denboraldia Atalak Estreinaldia Amaiera Ikus-entzuleria (bataz bestekoa)
Ikusleak Kuota
1 9 2017ko maiatzaren 2a 2017ko ekainaren 27a 2 662 000 %16,5
2 6 2017ko urriaren 16a 2017ko azaroaren 23a 1 688 000 %11,1
Guztira 15 2017 2 291 000 %14,4

Lehen denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Znb.
(tele.)
Znb.
(denb.)
Kapituluko titulua Zuzendaria(k) Emisio-data Ikusleak
1 1 Erabakitakoa egin Jesús Colmenar 2017ko maiatzaren 2a 4 090 000 (%25,1)
2 2 Zuhurtziagabetasun hilgarria Miguel Ángel Vivas 2017ko maiatzaren 9a 3 041 000 (%18,4)
3 3 Tirokatzean huts egin Álex Rodrigo 2017ko maiatzaren 16a 2 646 000 (%15,7)
4 4 Troyako zaldia Alejandro Bazzano 2017ko maiatzaren 23a 2 655 000 (%15,7)
5 5 Marmotaren eguna Jesús Colmenar 2017ko maiatzaren 30a 2 366 000 (%14,7)
6 6 Gerra Hotz epela Miguel Ángel Vivas 2017ko ekainaren 6a 2 474 000 (%15,5)
7 7 Ezegonkortasun hozgarria Álex Rodrigo 2017ko ekainaren 13a 2 420 000 (%15,5)
8 8 Zuk bilatu duzu Alejandro Bazzano 2017ko ekainaren 20a 2 074 000 (%13,6)
9 9 Jarraitzen duenak lortzen du Jesús Colmenar 2017ko ekainaren 27a 2 196 000 (%14,7)

Bigarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Znb.
(tele.)
Znb.
(denb.)
Kapituluko titulua Zuzendaria(k) Emisio-data Ikusleak
10 1 Amaitu dira maskarak Álex Rodrigo 2017ko urriaren 16a 1 995 000 (%12,9)
11 2 Planaren burua Alejandro Bazzano 2017ko urriaren 23a 1 737 000 (%10,7)
12 3 Efikazia kontua Javier Quintas 2017ko azaroaren 2a 1 571 000 (%10,4)
13 4 Zer egin dugu? Jesús Colmenar eta Álex Rodrigo 2017ko azaroaren 9a 1 539 000 (%10,4)
14 5 Erlojuaren kontra Alejandro Bazzano 2017ko azaroaren 16a 1 487 000 (%9,8)
15 6 Bella ciao Jesús Colmenar eta Álex Rodrigo 2017ko azaroaren 23a 1 798 000 (%12,1)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]