Øresund zubia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Øresund zubia
Cph oresund.jpg
Kokapena
HerrialdeaDanimarka
Estatu Danimarka
EskualdeaHovedstaden
UdalerriaTårnby Municipality
Koordenatuak 55° 34′ 35″ N, 12° 49′ 18″ E / 55.576444444444°N,12.821638888889°E / 55.576444444444; 12.821638888889Koordenatuak: 55° 34′ 35″ N, 12° 49′ 18″ E / 55.576444444444°N,12.821638888889°E / 55.576444444444; 12.821638888889
Historia eta erabilera
Irekiera2000-07-01
Arkitektura
Egitura ingeniaritza Arup Itzuli
Materiala(k) altzairua
Garaiera 57 m
Zabalera 23.5 m.
Luzera 7845 m.
Gurutzatzen du Øresund eta Peberholm Itzuli
Eramaten du European route E20 in Denmark Itzuli
Arkurik luzeena 490 m
Kalatua 57 m
Luzera 7.845 m.
Webgune ofiziala

Øresund zubia (danieraz Øresundsbroen, suedieraz Öresundsbron) Danimarka eta Suedia elkartzen dituen zubi luzea da. Zehatzago esanda, Kopenhage eta Malmö elkartzen ditu Øresund itsasartean barrena. 1999ko abuztuaren 14rako bukatua bazegoen ere 2000ko uztailaren 1ean inauguratu zuten.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi trenbide eta autoentzako lau karril dauzka, Europan trena eta errepidea batzen dituen zubi luzeena delarik. 7845 metroko luzera du, zabalera 23'5 metrotakoa da eta pisua azkenik 82.000 tonatakoa. Aipaturiko ia zortzi kilometroek Øresund itsasartearen erdia inguru betetzen dute, gainerakoa Peberholm uhartea artifizialak (4055m) eta ur azpiko tunelak (3510m) osatzen dute.

Zubiak 57 metrotako altuera badu ere itsasontzi gehienek tunela dagoen eremua erabiltzen dute zeharkaldia egiteko. Zubiaren erdialdean bi dorrek esekia dago zubia. Dorreen altuera 204 metrotakoa da, eta zubiek esekitzen duten zatia 490 metro luzerakoa.

Garraioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hogei minuturo ateratzen dira trenak Malmöra edo Kopenhagera. Tartean Kopenhageko aireportuan gelditzen da.

Errepidez bidaiak 15 eta 20 minutu artean irauten du, eguraldiaren arabera nabarmen alda daitekeelarik. Ordainsaria 20€koa da motoentzat, 39€koa autoentzat, 105€koa kamioientzat eta 150€koa autobusentzat.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Øresund zubia