Þórunn Elfa Magnúsdóttir

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Þórunn Elfa Magnúsdóttir
Bizitza
Jaiotza 1910eko uztailaren  20a
Herrialdea  Islandia
Heriotza 1995eko otsailaren  26a (84 urte)
Jarduerak
Jarduerak idazlea
Hau islandiar izen bat da: azken izena ez da abizena, patronimikoa baizik. Pertsona hau deitzeko bataio-izena erabiltzen dute.

Þórunn Elfa Magnúsdóttir (Reykjavik, 1910 - 1995) islandiar idazlea izan zen. 1933an hasi zen idazten, hogeita hiru urte zituela, ipuin-bilduma bat: Reykjaviken alabak I. Hiri-giroko lana da, eta bere garaiko gainerako idazleen herri-giro eta tradizio errealistako bideetatik aldendu zen bertan. 1934 eta 1938. urteetan argitaratu ziren Barre egiten du udaberriak eleberriaren bi aleak, Reykjaviken alabak II eta Reykjaviken alabak III azpitituluarekin. Reykjavikeko neskatxa gazteen bizimodua kontatzen du, estilo alai eta hiriko argot hitzez betetako hizkuntzan. Lan horretako protagonista idazle izan nahi duen neskatxa bat da, argitaletxeen iruzurrei aurre egin behar diena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]