1813ko Donostiako setioa (margolana)

Wikipedia, Entziklopedia askea
1813ko Donostiako setioa
The-Siege-of-San-Sebastian-p.jpg
Jatorria
Sortzaileaezezaguna
Sorrera-urteaXIX. mendea
Ezaugarriak
Deskribapena
Kokapena
LekuaSan Telmo Museoa
BildumaSan Telmo Museoa

1813ko Donostiako setioa margolana Donostiako San Telmo museoan dago. XIX. mendeko egile ezezagun batena da eta 1813an gertatu zen Donostiako setioa deskribatzen du.[1]

Iberiar Penintsulako Gerra garaian gertatu zen Donostiako setioa, bukaeran armada frantsesa erretiratan atzera etortzen zenean, 1813ko uztailaren 7 eta Irailaren 8 artean hain zuzen ere.[2] Setioa hiriaren arpilatzeaz eta errausteaz amaitu zen. Ingeles-portugaldar armadak, tartean ofizialek ere, astebete eman zuten hiria arpilatzen eta erretzen. Hilketa, bortxaketa, lapurreta eta kalte ugari egin zituzten. Hiriak zituen 600 etxeetatik 36 bakarrik geratu ziren zutik (udaletxeari eta kontsulatuei ere su eman zieten); 1.000tik gora donostiar tiroz edo baionetaz erail zituzten; tropek eta beren ofizialek emakumeak —zahar nahiz neskatoak ere— sistematikoki bortxatu zituzten.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) 13. Asedio, incendio y reconstrucción de San Sebastián. .
  2. (Ingelesez) Chandler, David. (1979). Dictionary of Napoleonic Wars. Londres: Macmillan.
  3. (Gaztelaniaz) Barrena Osoro, Elena; Miranda de Lage, Paloma; Valverde Lamsfus, Lola; Barruso Barés, Pedro. «Donostia/San Sebastián (historia: Edad Contemporánea. Siglo XIX. Penoso arranque)» Auñamendi Eusko Entziklopedia. http://www.euskomedia.org/aunamendi/45908/144169.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Margolaritza Artikulu hau margolaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.