1893ko Donostiako sutea

Wikipedia, Entziklopedia askea
1893ko Donostiako sutea
Motasute
Data1893ko martxoaren 18a
KokalekuDonostia
HerrialdeaGipuzkoa
Pertsona hilak25

1893ko Donostiako sutea martxoaren 18tik 19rako gauean sugar piztu zen Urbieta kaleko seigarren eraikinean. Ezin izan zuten su hori kontrolatu, eta ondorioz, 25 lagunek galdu zuten bizia. Gerretatik kanpo, hiriak bizi izan duen ezbeharrik handienetzat hartzen da.

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dena 1893ko martxoaren 18tik 19rako gauean gertatu zen, Benito Odriozola industrialaria bere dendako upategian lanean ari zenean, Urbieta kaleko sei zenbakia duen eraikinean. Dendan drogeriako materiala, gozoak eta bestelako askotariko elikagaiak eta edari alkoholdunak izaten zituen. Merkantzia horietako batzuk egur labearekin eta gas argiztapenarekin batera izateak ez zion mesederik egin, ordea, eta gau hartan, sugar handi bat piztu zen dendan. Garaiko kroniken arabera, Odriozolak berak itzali nahi izan zuen, lortu gabe. Hala ere, ezin izan zuen eragotzi etxean eta aldameneko etxebizitzetan sutea berehala zabaltzea, lau eta zortzi zenbakia duten etxeetan, alegia.

Suhiltzaileak iritsi zirenean, zorigaiztoko arazoarekin egin zuten topo. Hiri eraiki berriaren alde horretan ur hargune berri batzuk jarri zituzten baina suhiltzaileei akople berezi bat eginarazten zieten. Bitartean, sutea zabaltzen joan zen eta eraikin horiek suntsitu egin ziren azkenean.[1]

Hildakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garaiko kronikek diotenez, lehenengo hildakoa sei hilabeteko ume bat izan zen, lo zegoena; bere gurasoak, harakinak, hiltegian ari ziren lanean. Guztira, 25 pertsona hil ziren hiru eraikinetan. Biktima gehien izan zituen etxebizitza laugarrena izan zen.

Monumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sute ondoren, diru bilketa handia egin zen, hildakoen aldeko monumentu bat eskaintzeko. Monumentua Polloeko hilerrian dago. Francisco Egurenen tailer marmolistan egin zen. Monumentuan, honako esaldia irakur daiteke: "Urbieta kaleko sutearen biktimak. 1893".

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]