1923ko Kantōko lurrikara handia
| 1923ko Kantōko lurrikara handia | |
|---|---|
![]() | |
| Mota | Kantō earthquakes (en) |
| Honen izena darama | Kantō eskualdea |
| Data | 1923ko irailaren 1a |
| Iraupena | 48 s |
| Garaia | Taishō Aroa |
| Kokaleku | Sagamiko fosa |
| Herrialdea | Japonia |
| Honen ondorioa | aftermath of 1923 Great Kantō earthquake (en) |
| Mercalli intentsitate eskala | Mercalli scale XI (en) |
| Sakonera bertikal | 23 km |
| Pertsona hilak | 105.385 |
| Kalteen kostua | 7.500.000 ¥ |
Kantōko lurrikara handia (japonieraz: 関東大地震, Kantō dai-jishin; Kantō ō-jishin[1]) 1923ko irailaren 1eko 11:58:44an (Japoniako ordua) Japoniako Kantōko lautada kolpatu zuen lurrikara suntsitzailea izan zen. Lurrikarak 4 minutu eta hamar minutu artean iraun zuen, iturrien arabera. Lurrikararen ostean sortutako suteek hildako kopurua are nabarmenagoa egin zuten. 105.385 eta 142.800 pertsona artean hil ziren lurrikararen eta jarrian gertutakoen ondorioz.
Momentu magnitude eskalan 7,9ko magnitudea izan zuen lurrikara izan zen[2], Izu Ōshima uhartearen pean, Sagami badian. Filipinetako Itsasoko plakak Okhotsk plakaren azpian subdukzioa egiten du eremu horretan, Sagamiko fosan zehar[3].
Lurrikararen ostean Kantōko sarraskia hasi zen. Zurrumurruek zioten etnikoki korearrak zirenek Japoniako ur-putzuak pozoitu zituztela, hiriari eraso egiteko plan baten arabera. Erantzun gisa, Japoniako poliziak eta pertsona armatuek milaka korear edo korear izateko susmagarriak hil zituzten. Iturrien arabera, 6.000 eta 10.000 korear artean hil zituzten sarraski horretan[4][5][6].
1960tik, irailaren 1.a Hondamendien Prebentzio Eguna da, lurrikarak, tsunamiak edo tifoiak baldin badatoz prestakuntzak egiteko eguna[7].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Taishô jûninen Kantô ôjishin, shingai chôsa hôkoku. Report on investigation of damagescaused by the great Kantô earthquake, 1923 | WorldCat.org» www.worldcat.org (kontsulta data: 2023-07-12).
- ↑ «Most Destructive Known Earthquakes on Record in the World» web.archive.org 2009-11-02 (kontsulta data: 2023-07-12).
- ↑ (Ingelesez) Bakun, William H.. (2005-02). «Magnitude and location of historical earthquakes in Japan and implications for the 1855 Ansei Edo earthquake: M AND LOCATION OF HISTORICAL EARTHQUAKES IN JAPAN» Journal of Geophysical Research: Solid Earth 110 (B2) doi:. (kontsulta data: 2023-07-12).
- ↑ «The Great Kanto Earthquake Massacre - OhmyNews International» web.archive.org 2013-12-02 (kontsulta data: 2023-07-12).
- ↑ Hammer, Joshua. (2006). Yokohama burning: the deadly 1923 earthquake and fire that helped forge the path to World War II. Free Press ISBN 978-0-7432-6465-5. (kontsulta data: 2023-07-12).
- ↑ «The Great Kanto Earthquake of 1923» library.brown.edu (kontsulta data: 2023-07-12).
- ↑ «東京消防庁<消防マメ知識><消防雑学事典>» www.tfd.metro.tokyo.lg.jp (kontsulta data: 2023-07-12).
