1934ko Pasaiako tiroketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
1934ko Pasaiako tiroketa

1934ko Pasaiako tiroketa 1934ko Iraultza Euskal Herrian eman ziren gertakarien artean odoltsuenetariko bat izan zen. Gipuzkoan grebak urriaren 5etik 12ra iraun bazuen ere, “lurraldearen kontrol fisikoa” soilik Eibarren eta Arrasaten eta bakarrik urriaren 5ean zehar izan zuten iraultzaileek.[1]

Gertakariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pasaian, urriaren 8 eta 9 arteko gauean, greba ia amaituta zegoenean eta ohikotasunera itzuli zenean, iraultzaile, soldadu eta guardia zibilen arteko tiroketa handia izan zen.[2]

Langile armatuek tiroketa izan zuten Pasaiako portuan Guardia de Asalto eta Guardia Zibilarekin. Tentsioa handia zen, grebalariek aurretik portuan guardiekin istiluak izanak baitzituzten, eta Polizia inguruko muinoetatik hasi zitzaien tiroka. Langileak inguratu eta sei hil eta beste ugari larri zauritu zituzten. 42 atxilotu zituzten.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]