Itsasadar natural batek eta haren inguruko hiru herriguneek marinel‑giroko Pasaia bizia osatzen dute. Udalerria industria‑giroko barruti batek (Pasai Antxo) eta itsas tradizio handiko bi herriguneek (Pasai San Pedro eta Pasai Donibane) osatzen dute.
Pasaia ez da fiordoa zentzu hertsian geologikoki, nahiz eta horren itxura izan eta abantaila berberak eskaintzen dituen itsasontzien babesleku natural gisa. Fiordoak ez bezala, itsasoak inbaditutako haran glaziarrak baitira, Pasaiako erliebeak jatorri tektonikoa eta ibaikoa du. Berez, estuario-ibaia da, edo itsasadarra (ria): ibai-haran zahar bat, erreka batek zulatua, eta, ondoren, itsasoak partzialki urperatua, itsas mailaren igoera baten ondorioz. Formazio mota horrek, gainera, sarrera estu eta sakona eragiten du lurretan, fiordo baten antza eta portu industrial baten presentzia azaltzen duena.
Pasaia barruti izeneko zatiez osatuta dago. Bertako biztanle askorentzat barruti hauek berezko herri izaera sendoa daukate, eta haien barruan ere auzoak bana daitezke. Pasaiako barrutiak hauek dira:
Pasaiak udalerriaren mugak ezbaian jarri ditu azkenaldian. Izan ere, 2002tik aurrera, Pasaiako udalak, talde politiko guztien babesarekin (2005ean egindako udalbatza berezi batean argi geratu bezala), Donostiarekin dituen mugak berriz definitzea eskatu zuen, euren ustez Pasaiarenak diren hainbat lur (Altza ingurukoak, batez ere) egun Donostiaren menpe daudela salatuz. Udalak, hala, Mugen Batzorde Berezia sortu zuen, Pasaiako lurrak berreskuratzeko asmoz[5].
Portu izan denetik, Pasaiak, hiribildu‑titulua eta udalerri propioa lortzeko, Hondarribia eta Donostiako udalerriekin borroka dialektiko eta fisiko gogorrak izan zituen, Donostiaren eremua oso zabala baitzen 1180ean sortu zenean: Hondarribiraino. Donostiak zerga larriak biltzen zituen portu-erabileraren eta salgaien gainean eta, kezka horretatik, Errenteria bereizi zen.
1588kourriaren 24an, Itsas Armada Garaiezineko porrotaren lorratzean, Santa Ana itsasontzia Pasaiako portuan lehertu zen bere bolbora zamak su hartzean, ordu arte gogoratzen zen eztanda handiena eraginez: 200dik gora marinel eta herritar hil ziren, gehienak donostiarrak, tartean zirela pasaitarrak. Donostiako Erregimentuak (udalak), zorrari aurre egiteko, portuko zergak igotzeko erabakia hartu zuen XVI. mende amaieran eta, horrenbestez, krisi larria piztu Pasaian eta Donostia inguru osoan, mende batez luzatu zena. Ordu arte Iruñetik zetorren merkataritza-isuria iparraldera desbideratu zen, Baionara.
1728z geroztik, berriz, Caracasko Gipuzkoar Konpainia Pasaia hasi zen hautatzen bere portu nagusi izateko, krosko handiko itsasontzietarako egoki bakarra. Zazpi ontziola izatera heldu zen 1750 aldera. XVIII. mende erdialdetik eta 1805 arte, Pasaia udalerri bihurtu zen: 1770ean, Pasai Donibane Hondarribiatik banandu zen; hogeita hamabost urte geroago, foruen eta aduanen inguruko eztabaida betean, San Pedro ere Donostiatik bereizi zen, kolpe gogorra Donostiarentzat. Vargas Ponce espainiar militar eta historialariak sustatu zuen zatiketa hori, espainiar batasunaren aldekoa, Donostia ahultzeko.[6]
Bada, 1805. urtean Pasai Donibane, Pasai San Pedro eta Pasai Antxo elkartu ziren herria sortzeko. Antxo geroago sortu zen, eta 1820an Pasaiako lehenengo alkate konstituzionala Bonantzako Santo Kristo basilikan izendatu zuten. 1990eko hamarkadan, San Pedroko zati zen Trintxerpe banatu eta barruti berri gisa sortu zen.
Hiru herriguneei erreparatuta, antzinakoena eta tipikoena Donibane da, marinel‑giroaren altxorra. Edozein bidaiari buruargi jabetuko da ondare liluragarri horretaz, baina Victor Hugo frantziar idazleak eginkizun horretan adierazi zuen maisutasuna ez du gaindituko. Idazlea 1843ko udan egon zen Donibanen, eta haren inpresioak poesia bihurtu zituen Alpeak eta Pirinioak liburuan.
Honela banatzen ziren sektore ekonomikoak herrian 2017an: lehen sektorea BEGaren %2,1. Bigarren sektorea %4,9. Hirugarren sektorea %85,8. Eraikuntza %7,2.[42]
Pasaiako arrantza eta merkataritza kaia Euskal Herriko hirugarren garrantzitsuena da, Bilboko portua eta Baionakoaren ondoren. Urtean 4 milioi tona inguru mugitzen ditu.
Pasaiako historia eta bizitza portuarekin estu‑estu lotuta ageri dira. Udalerriaren izenak ere kanalaren
ertz batetik bestera pasatzeko bidaiariek ordaindu behar zuten bidesaria gogora ekartzen du.
Jakin badakigu Antzinako Erromak bi mendez ustiatu zituela OiartzungoArditurriko meatzeak. Blenda, galena eta burdina ateratzen zuten, eta itsas bideetatik esportatzen zuten, Pasaiako portuaz eta Hondarribiko Asturiaga ainguratokiaz baliatuta. Halaber, Aro Modernoan 8km‑ko meatze‑burdinbidea egin zuten, minerala Aiako Harriaren erraietatik Pasaian ainguratutako ontzietara eramateko.
Donostia, Hondarribia, Oiartzun eta Errenteriak auzi franko izan dute Espainiako koroarekin, baita haien artean ere, portuko zergen kobrantzak gorabehera. Auzi horiek zirela eta, Donostiak harrizko dorre handi biribil bat eraiki zuen gaur egungo San Pedroko moila dagoen lekuan, haren portua defendatzeko. 1600ean dorrean bizi ziren alkaideek batelka bakoitzeko zortzi erreal kobratzen zituzten, ezkutu bat ehun gatz‑anegako, eta bi erreal Bizkaiko burdina garraiatzen zuen belaontzi bakoitzaren ainguratze‑eskubideagatik.
Pasaiaren ospeak erakarri zituen masta handiko itsasontziak, ez soilik bertakoak, baita Frantziako eta Holandako ontzi‑jabeenak ere. 1617ko neguan 600 tonako hamar ontzi zeuden ainguratuta. Ipar Atlantikoko ur izoztuetan (Belle Isle itsasartean edo Kanadako San Lorenzo golkoan) baleak harrapatzen zituzten ontzien itsasoratzea eta lehorreratzea ikusgarria
izaten zen. 1554ko maiatzaren 20an albo garaiko hamaika ontzi itsasoratu ziren Pasaian, Labradorreko eta Ternuako kostalde urrunetara joateko baleak harrapatzera. Pasage hartan (Donibanen, hain zuzen) ontziola ospetsuak zeuden, eta Armada Garaiezinaren zati handi bat hantxe tresnatu zen. Hala azaldu zuen Josep Maria Sert margolariak, Donostiako San Telmo Museoan dagoen mural batean.
Kristobal Kolonen karabeletako bat Pasai Donibanen uretaratu zutela pentsarazten diguten aieru funtsatuak
ditugu; zantzu horien frogagiririk ez dago, ordea. Santa Maria karabelaz ari gara, eta haren lehenbiziko izena Mari Galant omen
zen. Ontzi‑jabeak jarritako izena zen, antza, bere emazte ederra atsegintzeko. Etxeari, berriz, Mari Galantenea jarri zion. Donibane kaleko 30.ean zegoen etxea, eta haren aztarnak ikusten ziren orain dela urte batzuk arte. Etxearen azken salerosketa‑eskrituran jabearen izena ageri da, eta karabelaren jabearen izen berbera da.
Arrasteko ontziak, 1920an
Filipe III.a Espainiakoak ingurua bisitatu zuen. Oso itxura ona hartu zion antza, eta 1621ean kanalaren eskuinaldean Santa Isabel gaztelu gotorlekua eraikitzen hasi zen. Dena dela, gotorlekua ez zen oso eraginkorra izan:
17 urte geroago Frantziako tropak, Condeko printzearen agindupean, badiaren jabe egin ziren eta han ainguratutako ontzi
guztiei su eman zieten. 1719an frantziarrek gotorlekua berriro jazarri zuten eta Errege Armadako sei ontzi erre zituzten. Aitzitik, beste frantziar batek, La Fayetteko markesak, txoko eder horren ospea hedatzen lagundu zuen. Donibaneko ontzioletan La Victoria ontzia beregain tresnatu zuen beregain, eta Frantziako Erresuma ofizialki aurka bazegoen ere, ontzi horrekin itsasora irten zen 1777koapirilaren 26an, haren lagun George Washingtoni laguntzearren, AEBtako independentzia
lortzeko.
Batel kementsuek Pasaiako badiako ertz batetik bestera eramaten zituzten bidaiariak, arraunlari‑lanetan ahalegindurik. Irudi horiek itsasertza gizatiarragoa egiten zuten, eta erromantizismo ukitua ere ematen zioten. Filipe IV.a Espainiakoa haietaz ohartu zen, eta MadrilgoRetiro parkeko urmaelera eraman nahi izan zituen, baina erregearen eskaintza ez zuten aintzat hartu. Manuel Bretón de los Herreros idazleak La Batelera de Pasajes draman goraipatu zituen itsas taxien aurrekari horiek. 21. mendean Pasaiako txalupa edo motorak egiten du lan hori, San Pedro eta Donibane ur-garraiobide publikoz lotuz.[43]
Itsasadarrak aspaldian duen arazo nagusienetakoa da etengabe dragatu behar dela, nabigagarria izan dadin. Jalkin‑lurrek badia lokazten dute, eta Oiartzun ibaiak ekarritako meatze‑isuriek arazoa areagotu dute. Wilkinsonen 1837ko grabatuari begiratu bat ematea nahikoa da bilakaera ikusteko: Errenteria ageri da, eta gaur egungo Biteri kaleraino ibaia nabigagarria da. Udalerri horren izena ere adierazgarria da: portuko salgaien errege‑errentak kobratzen diren lekua.
Pasaiaren biztanleriaren hazkundea oso goiz hasi zen XX. mendean; jadanik 1920tik 1940ra populazioa bikoiztu baino gehiago egin zen. Hala ere, mende horretan hazkunde handiena izan zuen hamarkada 1960ko hamarkada izan zen, sasoiko garapen ekonomikoarekin batera.
1970eko hamarkadatik aurrera gainbehera iritsi zen, hau ere beste toki batzuetan baino lehenago. 1980ko hamarkada izan zen populazio galera handienarena. XXI. mendearen lehen hamarkadan galerak jarraitu egin zuen.
2019an 16.711 biztanle zituen, horietatik %21,99k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak %13,17 ziren.[42]
Iturria: Eustat / Instituto Nacional de Estadística[44]
Hazkunde begetatiboa
Urtea
1975
1976
1977
1978
1979
1980
1981
1982
1983
1984
1985
1986
1987
1988
1989
1990
1991
1992
1993
1994
1995
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
2025
Hazkunde begetatiboa
286
266
238
177
78
101
48
49
−2
18
−20
10
−16
−18
−16
−20
−52
−2
25
−22
−37
−61
−20
−56
−64
−26
−32
−26
−38
9
−23
−9
−24
−34
−10
−8
12
−6
−40
−38
−45
−58
−81
−52
−74
−90
−80
−112
−90
−90
−93
Honakoa hazkunde begetatiboa erakusten duen grafiko bat da, hau da, urte batean jaiotakoei hildakoak kentzearen emaitza. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[45] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Bizirik jaiotakoak sexuaren arabera
Urtea
1996
1997
1998
1999
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
2021
2022
2023
2024
2025
Bizirik jaiotakoak
129
162
124
121
141
152
136
161
152
139
147
151
141
149
150
157
149
132
114
140
133
121
111
125
107
96
79
92
95
90
Honakoa bertan erroldatutako amaren batetik bizirik jaiotako haurrak erakusten duen grafiko bat da. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[46] eta Wikimedia Commonsen daude eskuragarri. Aldaketaren bat egin behar bada, bertan egin beharko da.
Jaiolekua
Honako bi grafiko hauek herrian bizi direnen jaioterria erakusten du. Datuak Eustat erakundeak eskaintzen ditu[47][48]. EUSTATen datuetan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa soilik desberdintzen dira. Nafarroa Garaia eta Ipar Euskal Herria beste kategorietan gehitzen dira. Datuak Wikimedia Commonsen daude eskuragarri bi fitxategi hauetan: Jaioterria eta nazionalitatea
Oinezko ibilaldia Jaizkibel mendikatearen ipar‑ekialdetik ipar mendebaldera: Pasai DonibanetikGuadalupeko baseliza. Lau orduz atsegin emango digute itsasoko eta lehorreko bista bikain haiek. Eragindako suteen erasoa behin eta berriz pairatzen
duen mendi horren gailurrean harrizko dorre handiak daude, karlistadetan eraikiak, zelatarien artean seinale bidezko komunikazio‑sistema erabiltzeko. Orientazio‑mahaiari begiratzea eta bista ederrez gozatzea ezinbestekoa da. Kotarik altuena 543 m‑koa da.
Platako itsasargitik (Pasai San Pedro) ibilaldi bat egitea iradokitzen dugu, Ulia menditik barrena, Donostiaraino. Ezagut dezagun Baleazaleen Harria, talaia naturala, baleak ikusteko eta haiek harrapatzera joateko erabiltzen zutena
Pasaian,Gipuzkeraren barneko dagen Bidasoako hizkera[65][66] mintzatzen da. Bidasoako hizkerak erdialdeko euskararen, euskara nafarraren eta nafar-lapurtarraren tarteko hizkeratzat har daitezke. Hala ere, azkenaldian erdialdeko ezaugarriak tarte handiagoa hartzen ari direla eta gehiago zabaltzen ari direla ematen du. Pasaiaz gain, hizkera horretan Errenteria, Lezo, Oiartzun, Hondarribia eta Irun ere daude.