1979ko ETAren lapurretak Asturiasen

Wikipedia, Entziklopedia askea

1979 urtean ETA (pm) erakundeak Asturiasen buruturiko lapurretak Oviedo hiriko Hospital General de Asturias ospitalean, Hogar de San José delakoan eta Banco Herreroren egoitza batean izandako lapurretak izan ziren. Lapurreta handiena Banco Herrero delakoan izan zen, non 130 milioi pezetakoa izan zen harrapatutako dirua. Hospital General de Asturiasen 30 milioi pezeta eta Hogar San José delakoan 20 milioi pezeta lapurtu ziren. Banco Herreroko lapurreta egiteko etakideek egoitzako kutxazaina bere etxean atxilotu eta biharamunean eraman zuten egoitzara diru-kutxak zabaltzeko, beste langileen laguntzarekin. 1980 urtean lapurretak egiteko laguntza eman zieten zazpi asturiar ekintzaile atxilotu zituen espainiar poliziak[1][2].


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Detenidos cuatro presuntos implicados en el atraco de ETA (p-m) al Banco Herrero, www.elpais.com, 1980-03-23.
  2. (Gaztelaniaz) Otra presunta terrorista, detenida en Oviedo, hemeroteca.abc.es, 1980-03-26