1998ko Errioxako Itzulia

Wikipedia, Entziklopedia askea

1998ko Errioxako Itzulia txirrindularitza itzuli honen 38 edizioa izan zen, 1998ko apirilaren 30tik maiatzaren 3ra bitartean ospatu zen. Nahiz eta itzuli txikia izan munduko txirrindulari on batzuk etorri ziren, Abraham Olano, Haimar Zubeldia, Richard Virenque, Raimondas Rumsas edota Roberto Heras bezala.

Lehenengo etapan, esprinterrak tarteko helmugak eta sprint bereziak topera lehiatu zituzten (Tonissteiner-saxon taldeko Jan Hordijk eta Lokosphinx taldeko Edouard Gritsoun). Helmugan, Serguei Smetaninek irabazi zuen.

Bigarren etapan, Serguei Smetaninek berriz irabazi zuen.

Hirugarren etapan, hiru iheslari izan ziren buruan Herrerako mendatera arte. Bertan, Iñigo Chaurreau, Euskaltel-Euskadiko txirrindularia izan zen. Vitalicio eta Banesto taldeak lanean aritu ostean iheslariak harrapatu zituzten. Herreran, 11 txirrindulari bereizi ziren eta Haroko helmugan Juan Carlos Dominguez gailendu zen. Etapa honetan, Abraham Olanok Serguei Smetanineren "maillot Rioja" eskuratu zuen eta Jose Jaime Gonzalezek mendiko sailkapenaren lidertza Stefano Verziagiri kendu zion. Gainera, Lokosphinx taldeko txirrindulari bat atzean geratu zen zulatu baten ondorioz eta taldeak beste txirrindulari bat berarekin joateko urtzi zuen, baina egun osoa denbora galdu ostean, biak kontroletik kanpora heldu ziren.

Laugarren eta azken etapa (Logroño-Logroño) lasaia izan zen, eta sprintean amaitu zen, Logroñon. Bertan, Iñaki Barrenetxea zetorren pelotoiaz tiraka eta sprintean, Jan Hordijk, bere taldekideak, garaipena lortu zuen. Garaipen hori bere taldeko lehena izan zen urte horretan.

Beste sailkapenetan, Jan Hordijk (tarteko helmugak), Edouard Gritsoun (sprint bereziak), Jose Jaime Gonzalez (mendiko sailkapena), Serguei Smetanine (erregulartasuna) eta Banesto (taldeka) gailendu ziren.

Taldeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sailkapen nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abraham Olano
  2. Juan Carlos Dominguez
  3. Santiago Blanco

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]