1999ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Flag of Scotland.svg 2003
1999ko Eskoziako Legebiltzarrerako
hauteskundeak
1999ko maiatzaren 6a
Eskoziako Legebiltzarreko 129 eserlekuak
65 eserleku gehiengo osorako
Parte-hartzea:
Barrutiak
%58,4
Eskualdeak
%58,3
Donald Dewar First Minister.jpg
Eskoziako Alderdi Laborista
Donald Dewar
Barruti bozak 908.346 %38,8
Eskualde bozak 786.818 %33,6
Eserlekuak 56
Alex Salmond, First Minister of Scotland (cropped).jpg
Eskoziako Alderdi Nazionala
Alex Salmond
Barruti bozak 672.768 %28,7
Eskualde bozak 638.644 %27,3
Eserlekuak 35
DavidMcLetchieMSP20110509.JPG
Eskoziako Alderdi Kontserbadorea
David McLetchie
Barruti bozak 364.425 %15,6
Eskualde bozak 359.109 %15,4
Eserlekuak 18
Jim Wallace.jpg
Eskoziako Liberal Demokratak
Jim Wallace
Barruti bozak 333.179 %14,2
Eskualde bozak 290.760 %12,4
Eserlekuak 17
Scotland general election 1999 - Results by Constituency.svg
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke. Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Donald Dewar
Laborista

1999ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 6an izan ziren, eta Eskoziako Legebiltzarraren I. legealdiko 129 legebiltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 73k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten. Hauteskundeen ondoren, Donald Dewar laborista Eskoziako lehenengo Lehen Ministroa bihurtu zen.

Legebiltzarrerako lehenengo hauteskundeetan Alderdi Laboristak lortu zuen sostengu handiena, eta 56 eserleku eskuratu zituen, batez ere herrialdearen erdialdean, Glasgow inguruan. Hala ere, gehiengo osotik bederatzi eserlekutara geratu zen, eta erosoago gobernatu ahal izateko koalizio gobernu bat osatu zuen Liberal Demokratekin. Eskoziako Alderdi Nazionala izan zen Legebiltzarreko bigarren alderdia, 35 eserleku lortuz, eta 1974tik alderdiaren emaitzarik hoberenak eskuratu zituen. Eskoziako Alderdi Kontserbadoreak berriz, ez zuen hautesbarruti baten ere ez irabazi, baina ordezkaritza proportzional mistoari esker 18 eserleku eskuratu zituen eskualde bozekin. Bestalde, Eskoziako Alderdi Sozialistak eta Alderdi Berdeak eserleku bana lortu zuten Glasgow eta Lothian eskualdeetan hurrenez hurren.

Hauteskunde legea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Ordezkaritza proportzional misto»

Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan ordezkaritza proportzional mistoa (MMP) da erabiltzen den hauteskunde sistema. Legebiltzarreko 129 legebiltzarkideetatik 73 hautesbarrutien bidez hautatzen dira, eta gainerako 56ak D'Hondt metodoa MMP sistemara aplikatuz.

Eskozia 73 hautesbarrutitan dago banatuta, eta hautesbarruti horiek 8 eskualde osatzen dituzte: Eskozia Erdialdea, Glasgow, Highland eta Uharteak, Lothian, Erdiko Eskozia eta Fife, Eskozia Ipar-ekialdea, Hego Eskozia, eta Eskozia Mendebaldea. Hautesleek bi boto eman behar dituzte: "barruti botoa", haien hautesbarrutiko ordezkaria hautatzeko; eta "zerrenda botoa" edo "eskualde botoa", haien eskualdeko 7 ordezkariak hautatzeko. Bi boto horiek ez dute zertan alderdi berarentzat izan, eta ondorioz alderdien barruti boto kopurua eta zerrenda boto kopurua normalean ez da berdina izaten.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Royal Arms of the Kingdom of Scotland.svg 1999ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak[1]

Scottish Parliament elected members, 1999.svg
Alderdia Ordezkaritza proportzional mistoa Eserlekuak
guztira
Hautesbarrutiak Eskualdeak
Bozak % Eser. Bozak % Eser.
Eskoziako Alderdi Laborista (Lab) 908.346 38,8 53 786.818 33,6 3 56
Eskoziako Alderdi Nazionala (SNP) 672.768 28,7 7 638.644 27,3 28 35
Eskoziako Alderdi Kontserbadorea (Con) 364.425 15,6 0 359.109 15,4 18 18
Eskoziako Liberal Demokratak (LibDem) 333.179 14,2 12 290.760 12,4 5 17
Eskoziako Alderdi Berdea 84.023 3,6 1 1
Eskoziako Alderdi Sozialista (SSP) 23.654 1,0 0 46.635 2,0 1 1
Independenteak 18.511 0,8 1 27.712 1,2 0 1
Alderdi Laborista Sozialista (SLP) 5.268 0,2 0 55.153 2,4 0
ProLife Alliance 9.784 0,4 0
Eskoziako Alderdi Unionista (SUP) 7.011 0,3 0
Alderdi Liberala 5.534 0,2 0
Lege Naturala Alderdia (NLP) 4.906 0,2 0
Langile Sozialisten Alderdia (SWP) 2.757 0,1 0
Highland eta Uharteetako Aliantza 2.607 0,1 0
Giza Eskubideen Mugimendua 806 0,0 0
Britainiako Alderdi Komunista (CPB) 190 0,0 0 521 0,0 0
Britainia Handiko Alderdi Sozialista (SPGB) 697 0,0 0
Alderdi Humanista 447 0,0 0
Drogen Aurkako Alderdia 423 0,0 0
Besteak 12.967 0,6 0 17.668 0,7 0
Boz baliogabeak 7.839 0,3 7.268 0,3
Guztira 2.350.327 100 73 2.346.182 100 56 129

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskualde bozak
Alderdiak Ehunekoak
Laboristak
33.64%
SNP
27.26%
Kontserbadoreak
15.35%
LibDem
12.43%
Berdeak
3.59%
SLP
2.37%
SSP
1.99%
Besteak
3.37%
Legebiltzarreko eserlekuak
Alderdiak Eserlekuen ehunekoak
Laboristak
43.41%
SNP
27.13%
Kontserbadoreak
13.95%
LibDem
13.18%
Berdeak
0.78%
SSP
0.78%
Besteak
0.78%


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «1999 Election Results» www.parliament.scot (Noiz kontsultatua: 2020/6/22).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]