Edukira joan

2005eko Bizkaiko Bira

Wikipedia, Entziklopedia askea

2005eko Bizkaiko Bira, Bizkaiko Birako XXV. ekitaldia izan zen, ekainaren 29tik uztailaren abuztuaren 2ra izan zen.

Iñaki Barrenetxea txirrindulari profesional ohiak antolatu zuen edizioa hura, BBK-ren eta EL CORREO-ren dirulaguntzekin. Bilbovision telebistak, etapak jokatu ziren egunetan, laburpen eta tertulia bana eskaini zizkion itzuliari bere gaueko saioan. Guztira, 130 txirrindularik hartu zuten parte. Parte hartzaile horien artean, Amets Txurruka, Egoitz Murgoitio, Ismael Esteban eta Mikel Nieve egon ziren.

Victor García zen (Alfus Tedes) ekitaldi hura irabazteko faborito nagusia, baina lehenengo etapan 3 minututik gora galdu zituen. Lehen etapa horretako garailea, David Gallego, beste hiru txirrindularirekin batera iritsi zen helmugara, tropelari alde handia ateraz.

  1. Mungia-Mungia (141,2 km)
  2. Karrantza-Pozalagua (130,7 km)
  3. Areatza-Areatza (149 km)
  4. Sopela
  5. Bilbo-Bilbo (135 km)

Sailkapen nagusia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. David Gallego
  2. Isidro Cerrato
  3. Eder Salas

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]