Bizkaiko Bira
Ezaugarriak | |
---|---|
Eskualdea | Bizkaia |
Modalitatea | Errepidea |
Mota | Amateurra |
Antolatzailea | Amorebieta Txirrindulari Elkartea (1981-2005), Balmasedako Txirrindulari Elkartea (2005-2009) |
Historia | |
Lehenengo edizioa | 1981 |
Amaierako edizioa | 2009 |
Lehenengo irabazlea | ![]() |
Garaipen gehien | ![]() |
Azken irabazlea | ![]() |
Bizkaiko Bira 1981 eta 2009 artean urtero Bizkaian egiten zuten txirrindularitza lasterketa amateurra izan zen.
Munduko lasterketak amateur onenetakoa izan zen eta zenbait herrialdetako Selekzioak etortzen ziren. Hauetako batzuk Herbehereetako Selekzioak, Lituania, Commenwealth eta beste asko izan ziren. Hasieran, Amorebieta Txirrindulari Elkarteak antolatua, 2005ean Balmasedako Txirrindulari Elkarteak ordezkatua izan zen. 2008. urtean, BBKk bere dirulaguntza ehuneko 75 murriztea erabaki zuen eta proba bertan bera uztea erabaki zuten, antolatzaileek. Berri hori zabaldu zenean, Euskadi Fundazioak urte hartan antolatzeko ahalegina egingo zuela adierazi zuen eta urte hartako proba antolatu zuen, azkenean.
2010ean Ipar Kutxak eta El Correok ez babestea erabaki ostean, lasterketa ezin izan zuten egin[1].
Lehen irabazlea Julian Gorospe izan zen. Lasterketa irabazten zuena profesionaletara pasa ohi zen, normalean. ETB eta Bilbovision telebistek etapen laburpenak eskeintzen zituzten gauero.