2011ko urriaren 15eko protestak

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
2011ko urriaren 15eko protestak: Donostiako agerraldiaren irudi bat.

2011ko urriaren 15eko protestak munduko hainbat hiritan burutu ziren protestak izan ziren, bereziki 2008-2011ko krisialdi ekonomikoak eragindako langabezia eta beste ondorio sozioekonomiko larriak salatzeko. Era berean, finantza botereek krisiladian izandako jokabidea eta estatuek krisialdi honetan izandako jokabidea gaitzetsi zen. Protestak aurreko hilabeteetan garatutako gizarte-mugimenduarekin lotu ziren, hala nola M-15 mugimenduarekin Espainian eta Occupy Wall Street Ameriketako Estatu Batuetan. Oro har, protestak modu baketsuan gertatu ziren; Erroman, ordea, istilu larriak izan ziren polizia eta manifestari talde zenbaiten artean. Protestek jarraipen zabala izan zuten eta nabarmena izan zen Twitter sare sozialaren erabilera protestak deitzeko.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2011ko urriaren 15eko protestak Aldatu lotura Wikidatan