2014ko Jos hiriko erasoak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2014ko Jos hiriko erasoak
Map
Motagertaera
bonba-auto bidezko atentatu
Data2014ko maiatzaren 20a
KokalekuJos
HerrialdeaNigeria
Pertsona hilak118
Pertsona zaurituak56

2014ko maiatzaren 20an, Jos hirian, Nigerian, bi lehergailuk eztanda egin zuten eta 118 lagun hil eta 56 pertsona zauritu ziren. Lehen erasoa azoka batean gertatu zen eta bigarrengoa, autobus geltokian. Norbanako edo talde batek ez du erasoa beregain hartu.

Aurrekaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kristauak eta musulmanek hainbat konfrontazio izan dituzte Jos hirian aurreko urteetan lehergailu bidez. Boko Haram militante taldea ere hainbat erasoren erantzule izan da. 2012an, hainbat eliza lehergailu bidez suntsituz zituen Boko Haram taldeak eta kristauen eta musulmanen arteko gatazkak hasi ziren. Erasoaren aurreko hilabetean, Chibokeko bahiketa gertatu zen eta 200 emakume bahitu zituzten. 2012tik Jos hiriak hainbat eraso jasan ditu.

Erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

30 minutuko tartean, bi bonba autok eztanda egin zuten. Lehenengoak 3:00etan egin zuen eztanda eta bigarrenak 03.30etan. Lehen leherketa Terminus Merkatuan gertatu zen eta berrogeita hamar lagun inguru hil ziren [1]. Terminusean, "ospitale irakaskuntza, dendak, bulegoak eta merkatua" zeuden eta erasoren helburu izan ziren. Bigarren eztanda ospitalearen inguruan gertatu zen. Bigarren eztandak hainbat sorosle hil zituen, lehenengo eztandako biktimak sorostera zihoazenean. Ke beltz ikusgarro bat sortu zuen eztandak [2].

Ondorengoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leherketak gertatu ziren lekuetara sorospen zerbitzuak eta suhiltzaileak joan ziren baina "milaka" pertsona joan ziren biktimei arreta ematea. Bonben helburua ahalik eta pertsona gehien hiltzea zen [3]. Hasieran batean hildakoak 46 baziren ere segituan igo zuten kopurua 118ra.

Erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goodluck Jonathan presidenteak leherketak gaitzetsi zituen eta "gizakiaren askatasunaren aurkako eraso" bezala deskribatu zuen. Egileak "krudelak eta gaiztoak" zirela esan zuen. Nahiz eta inorrek ez zuen ekintza beregain hartu, Boko Haram talde islamista izan dela pentsatzen da [4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]