Chibokeko bahiketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Chibokeko bahiketa
Irudia
Map
Motabahiketa
Data2014ko apirilaren 15a
KokalekuChibok (en) Itzuli
HerrialdeaNigeria

Chibokeko emakume eskolari egindako erasoa 2014ko apirilaren 14an Boko Haram taldeak Chiboken, Borno (Nigeria ipar ekialdea) egindako bahiketa da.

Testuingurua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Boko Haram (hausa hizkuntzan: bóokòo haram, "ekialdeko hezkuntza bekatua da" moduan itzulia[1][2] Nigeria jasaten ari den mendebaleko eragina estatuko ustelkeriaren sorburu ikusten du. Talde honek egindako erasoetan milaka pertsona hil dira. 2013ko maiatzaren 13an, Nigeriako Gobernuak Larrialdi egoera ezarri zuen Borno estatuan talde honen aurka borrokatzeko. Talde honetako kide asko hil eta atxilotu dituzten. Hala ere, mendietan indartsu izaten jarraitzen dute. Taldearen helburu nagusia zibilak dira.

2010tik hainbat hezkuntza gune eraso dituzte eta ehundaka ikasle hil dituzte. Taldeko ordezkari batek Gobernuak islamiar hezkuntza jarri arte borrokan jarraituko zutela adierazi zuen. Ondorioz, 10.000 haurrek ezin dute eskolara joan, batez ere, emakumeek.

2014ean erasoak gogortu egin ziren. Otsailean, taldeak Doron Baga eta Izghe herrietako gune kristauak erasotu zituzten. Otsailean, Gobernu Federalaren Buni Yadiko egoitzan 59 ikasle hil zituzten. [3] Hurrengo hilabetean, Giwako base militarra eraso zuten eta taldeko kide atxilotuak askatu zituzten.

Abujako atentatuaren egun berean eskola bahiketa egin zuten, 88 pertsona hiliz.[4] 2014an, Boko Haram taldeak 4000 pertsona inguru hil ditu.

Erasoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apirilaren 15ean, bigarren hezkuntzako eskola baten aurkako erasoa egin zuen talde batek. Segurtasun zaindarien aurka tiro egin zuten eta gazte kopuru handi bat bahitu eta Sambisako basora eraman zituzten.[5] Zenbait etxe ere erre zituzten. Segurtasun arazoengatik, eskola lau astez itxita egon zen. Emakumezko ikasleek fisikako azterketa zuten baina bertan behera gelditu zen.[6]

Hasiera batean, bahituak 85 zirela esan zen. Militarrek, ordea, 100-130 bahitu askatu zituztela esan zuten. Datuak kontraesankorrak dira, apirilaren 21ean 234 gazte desagertuta baitzeuden. Gazte batzuek bahituengandik alde egitea lortu zen. Amnistia Internazionalaren arabera, nigeriar armadak bahiketa baino lau ordu lehenago bazuen gertatuko zenaren berri baina bere indarrek huts egin zuten. Egoerak gain egin zion ejertzitoari.[7][8][9]

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ihes egitea lortu zutenen arabera, bahituek Boko Haram taldeko kideekin ezkondu egin behar izan zuten edo bestela, 2000 nairaren truke (12,5 dolar) saldu egiten ziren.[10][11] Bahituetako asko Txad eta Kamerunera eraman zituzten, Nigeriarekin muga egiten duten estatuetara.[12] Lurralde hauetako biztanle askok taldeko kideei jarraitu die bahitutako emakumeak agintariek askatu ahal izateko.

Maiatzaren 2an, poliziak ez zekien non zeuden bahituak eta zenbat ziren.[13][14] Maiatzaren 4an, Goodluck Jonathan presidenteak bahiketatik lehenengo aldiz hitz egin zuen eta bahituen bila zebiltzala adierazi zuen. Presidenteak bahituen familiak kritikatu zituen informazio gutxi emateagatik eta hiritarrek, berriz, estatua ezer gutxi egiteagatik.

Maiatzaren 5ean, Boko Haram taldeko Abubakar Shekau buruzagiak bideo bat argitaratu zuen bahiketa onartuz. Bideoan bahiketa justifikatu zuen.[15]

Egun gutxira, taldeak 12 eta 15 urte arteko beste gazte talde bat bahitu zuen estatuaren ipar ekialdean.[16]

Nazioarteko komunitatearen erreakzioaren ondoren, maiatzaren 12an, taldeak bideo bat grabatu zuen. Bertan bahitutako 130 emakume azaltzen ziren. Taldeko presoak askatzekotan askatuko zituztela emakumeak adierazi zuten bideoan. Halaber, emakumeak eurek nahi zutelako islamdar bihurtu zirela ere adierazi zuten.[17][18]

Erreakzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://archive.org/details/dictionaryofhaus01robiuoft
  2. https://web.archive.org/web/20140427234827/http://www.megatchad.net/publications/Newman-2013-Etymology-of-Hausa-boko.pdf
  3. http://www.theguardian.com/world/2014/feb/25/boko-haram-kills-children-boarding-school
  4. http://www.theguardian.com/commentisfree/2014/apr/23/200-girls-missing-nigeria-care-sewol-tragedy
  5. http://www.theguardian.com/world/2014/apr/19/88-nigerian-schoolgirls-abducted-by-islamic-extremists-still-missing%7Ctitle=88
  6. http://www.timeslive.co.za/africa/2014/04/22/230-schoolgirls-still-missing-after-boko-haram-raid
  7. http://www.bbc.com/news/world-africa-27101714%7Caccessdate=26[Betiko hautsitako esteka]
  8. http://www.bbc.co.uk/news/world-africa-27344863
  9. http://abcnews.go.com/International/nigeria-hour-warning-school-raid-amnesty-international/story?id=23652165
  10. https://archive.today/20140429125207/http://therainbow.com.ng/tabloid/boko-haram-kidnapped-the-230-school-girls-as-wives-for-its-insurgents/
  11. http://www.telegraph.co.uk/news/worldnews/africaandindianocean/nigeria/10797454/Nigeria-kidnapped-schoolgirls-sold-as-wives-to-Islamist-fighters.html
  12. https://web.archive.org/web/20140506232533/http://www.dailytrust.info/index.php/top-stories/22791-abducted-girls-moved-abroad
  13. http://allafrica.com/stories/201405021865.html
  14. http://allafrica.com/stories/201405021859.html
  15. http://www.bbc.co.uk/news/world-africa-27283383
  16. http://www.abc.net.au/news/2014-05-06/an-boko-haram-kidnap-more-girls-in-nigeria/5435050
  17. http://news.biharprabha.com/2014/05/new-video-by-boko-haram-shows-130-kidnapped-nigerian-girls/
  18. http://www.dailymail.co.uk/news/article-2626019/We-know-Nigerian-governor-claims-intelligence-missing-schoolgirls-leader-Anglican-church-says-talks-need-start-Boko-Haram-back.html

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]